Skip to main content
Espezializazioko ikasleak INDAUX-en

Espezializazioko ikasleak INDAUX-en

Pasaden ostegunean, irailak 23, Oteitzako Espezializazioko ikasleak Getariako Indaux enpresan izan ziren.

Indauxek, 1962tik altzarietarako burdineria-sistemak asmatu, garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu.

Gaur egun, nazioartean burdineriaren sektoreko erreferentziako marketako bat da, 70 herrialdetan baino gehiagotan dago eta 2.000 bezero baino gehiago ditu mundu osoan.

Bertan, Dualean dagoen Espezializazioko Mikel Etxabek eta Indaux-eko Gurutz Aizpuruak instalazioak, makinak, fabrikazio prozesuak... erakutsi ziguten.

Mila esker beti bezala besoak zabalik jasotzeagatik!!!

 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00