Skip to main content
Saritu guztiak poz pozik

III. Enbil Roteta Anai-Arreben Beka Banaketa Ekitaldia

Oteitza Lizeoak Enbil Roteta Anai-Arreben Beka Banaketa Ekitaldia ospatu du

Zarautz, 2025eko maiatzaren 28a – Oteitza Lizeo Politeknikoan ospatu da gaur arratsaldean Enbil Roteta anai-arreben beka banaketa ekitaldia, ikastetxeko espediente akademiko onenak dituzten ikasleei 500 euroko sariak emateko helburuarekin.

Beka hau Paquita eta Xanti Enbil Roteta anai-arreben ekimenez sortu zen. Bi zarauztar hauek hezkuntzarekiko eta gazteen etorkizunarekiko konpromiso handia erakutsi zuten. Haien borondatea izan zen ikasketetan nabarmendu diren ikasleak babestu eta motibatzea, euren esfortzua eta dedikazioa aitortuz. Urtero, haien ondareari esker, Oteitzako ikasle bikainenen lana saritzen da.

Aurtengo ekitaldian, 14 ikaslek jaso dute saria, Batxilergoko 8 ikaslek eta Lanbide Heziketako 6k, ziklo bakoitzeko onenak:

Lanbide Heziketako sarituak:

Instalazio Elektrikoak: Jon Alday Fernández

Mekanizazioa: Erik Riveiro Novoa

Diseinua: Irati Larburu Zumeta

Mekatronika: Unai Roteta Lertxundi

Produkzioa: Iker Iribar Arregi

Robotika: Unai Barbany Gastañares


Batxilergoko sarituak:

2. Batxilergo B: Aner Rueda García

2. Batxilergo C: Intza Izagirre Aranguren

2. Batxilergo A: Manex Guenetxea Manterola

2. Batxilergo B: Joane Aizpurua Juaristi

2. Batxilergo E: Intza Urretavizcaya Leunda

2. Batxilergo B: Izaro Aldaz Díaz

2. Batxilergo C: Uxue Etxeberria Ercilla

2. Batxilergo D: Irati Lekuona Campos


Ekitaldi xume baina hunkigarri honetan, ikasle sarituek eta haien familiek une berezi bat partekatu dute, ikasturte osoan zehar egindako lanaren fruitua ospatuz.

Zorionak saritu guztiei!
 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00