Skip to main content

Ingurumen Taldea

OLPak INGURUMENAREKIKO DUEN KONPROMISOA

OLP-ak gure Eginkizunean...
“Kutsadura ahal den neurrian ekidituz ingurumenarekiko jarrera hobetzeko konpromisoa” hartzen dugu eta gure Balioen artean “Errespetua pertsona, ingurumena, instalakuntza eta bitarteko orori, tentsio eta gatazkak elkarrizketa bidez eta indarkeriarik gabe konpontzeko jarrera azaltzea” dugu.

 

Aurkezpen fitxategia

Ingurumen helburuen aurkezpena 21-22 ikasturterako

INGURUMEN ALDERDI ADIERAZGARRIAK

Ingurumen kudeaketak gure kudeaketa bateratuan duen garrantzia kontutan hartuta, eta ikasleek eta langileek kudeaketa honekiko duten sentsibilizazioa areagotzeko asmoz, hauek duten asetasuna helburu estrategikoa bihurtu dugu.

 

Lehengaien kontsumoaren murrizketa (ura, fotokopiak, elektrizitatea, tailerreko lehengaiak...).

Hondakinen kudeaketa hobetzea.

Oteitzako pertsonen mugikortasunaren (ikastolara iristeko) azterketa bideratu.

IKASTURTEKO HELBURUAK LORTZEKO EKINTZAK

Basoa

EA 2030eko gaia:  Zelaiak, larreak eta landare-itsutasuna.

Talde Berdea martxan jarri

Agenda 2030eko kideen eskutatik bideratu.

Zabor desberdinak bildu eta bereizteko txokoak aurkeztu

Solairu bakoitzeko pasilloetan

Lizeoko auzokideekin ditugun harremanak zaindu

Inguruak errespetatu: Donibane plaza, Gaztelekua, jabego pribatuak...

Eskola Agenda 2030

Ikasturte honetan Eskola Agenda 2030ean garatu beharreko gaia azaldu eta ingurumen taldean parte hartzeko gonbidapena luzatu.

Covid-19

Covid-19ari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak aztertu erosi baino lehen, zabor ontzietako behaketak egin eta garbitzaileekin elkarrizketak mantendu.

AGENDA30eko KIDEEN BETEBEHARRAK

EA 2030eko gaia landu

Zelaiak, larreak eta landare-itsutasuna.

Arazoen aurrean, aztertu

eta denen artean hobetzen joateko irtenbideak aurkituko dituzte.

Ekintzak bultzatu

Ingurumen  gaiaren inguruan sortutako ekintzak bultzatuko dituzte.

INGURUMEN JARDUNBIDEAK

Ingurumen jardunbide egoki eta energia kontsumoa murrizteko jarraitu beharreko ekintza txiki batzuk adierazi nahi dizkizuegu.

Murriztu
  • Alferrikako hondakinak sorrarazten dituen edozer saihestu.
  • Energia: makinak ez alferrik martxan eduki. Berogailuak piztuta daudenan leiho eta ateak ez alferrik irekita mantendu.
  • Ura: ez galdu alferrik eta ez erabili komunak paperontzi gisa.
  • Papera: ordenagailuak erabili dokumentuak irakurtzeko eta eskanerra erabili paperezko fotokopiak egin beharrean. Ahal den neurrian, dokumentazioa formatu digitalean artxibatu.
Berrerabili

Objektuak eta materialak ahalik eta gehien erabili, baztertu, suntsitu edo tratatzera bidali aurretik. Geletan erabilitako papera pilatu eta berrerabiltzeko kaxak jarriko dira.

Birziklatu

Materialak behar bezala sailkatuta utzi, produktu bera edo beste bat lortzeko baliabide material gutxiago erabiltzen duen prozesu natural edo industrial baten bidez berrerabiliak izan daitezen. Geletan eta pasiloetan hondakin mota desberdinak jasotzeko ontziak izango dituzue.

Isurketak
  • Zarataren sorrera murriztu, sortu aurretik komunikatuz, bere eragina ahal den neurrian ekidin ahal izateko.
  • Oteitzako kideen mugikortasun jasangarriago bat bultzatu behar dugu.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostiraletan

  • 07:45 - 16:00