Skip to main content

Oraingo honetan Espezializazio ikasleak Alcorta Forging Group lantokian izan dira bisitan

Bertan, Iñigo Loidik erakutsi zigun egiten duten produktu mota.

Lanaren alderdi nagusiak automobilgintza-osagaien diseinua eta fabrikazioa da, hiru adarretan: car body, engine/power train eta exhaust system.

Hemen dituzue adibide batzuk.

Alcortan fabrikatutako piezak autorik onenetan erabiltzen dira, adibidez: Lamborghini, Land Rover, Nissan, BMW, Audi, Ferrari,  Jaguar...

Alcortak elementu finitu bidezko esfortzu fisikoak nahiz forjaketa-prozesuko material-fluxua diseinatzeko eta simulatzeko baliabiderik aurreratuenak ditu. Horri esker, hainbat hobekuntza-iterazio egin ditzake piezaren azken geometria zehaztu aurretik.

Eskerrik asko Iñigo Loidiri denbora hori guri eskaintzeagatik eta emandako aholkuengatik!!!

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00