Skip to main content
egoera salatzeko atzo izan genuen elkartaratzearen bideoa

Salbatore Mitxelenako 8 ikasle beste ikastetxe batera bideratuak izan dira

Salbatore Mitxelena ikastolako zuzendaritzak zabaldutako mezua:

Dakizuenez, gaur, martxoak 28, Hezkuntzak behin-behineko onarpen zerrendak argitaratu ditu. Honen ondorioz, eta behin zaurgarri tasa bermatuta, gure ikastolan eskaera egin zuten 8 ikasle beste ikastetxe batera bideratuak izan dira.

Gogorra eta itsusia da egoera, ezin dugu onartu gurean egon nahi duten familiak inora bideratzea.

Hezkuntzak mugak jarri dizkigu itunpeko ikastetxeei, baina ikastetxe publikoek ez dute inungo mugarik. Nola da posible?

Jakinarazi nahi dizuegu ez garela geldirik geratuko. Bihar, Zuzendaritza Ikastolen Elkarteak matrikulazioaren inguruan hitz egiteko deitu ditu Ikastolak, eta bertan izango gara gure egoera azaleratzeko.

Bestalde, bihar ere, 55 familiak bilduko dira Batzordeko gurasoekin hurrengo urratsak zein izango diren finkatzeko.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00