Skip to main content
Argazki galeria

EZPEZIALIZAZIOKO IKASLEAK KENDU ENPRESAN

Azaroaren 22an, Segurako Aizkoeta Industrialdean kokatuta dagoen KENDU enpresara egin genuen bisita espezializazioko ikasleekin. Bertan, fresaketarako erremintak fabrikatzen dituzte: metal gogorrezko zein altzairu lasterreko fresa integralak, forma berezikoak eta barautsak. Guk tailerrean mekanizatzeko erabiltzen ditugun fresak nola fabrikatzen diren bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera izan genuen Mikel Artola fabrikazio arduradunaren bitartez.

Eskerrik asko Mikel emandako harrerarengatik.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00