erasmus
- Gaitasunak hartzen lagundu, norberaren garapena hobetu eta lan munduratze aukerak gehitu.
- Atzerriko hizkuntza konpetentziak sustatu.
- Beste herrialde eta kulturen kontzientzia hartzen lagundu.
- Atzerriko ikaste prozesuan lortutako gaitasunen errekonozimendua ziurtatu.
- 13 asteko praktikak lantokietan
- Online hizkuntzako ikastaroa – hasierako eta azkeneko mailako probak
- Lantokiko Prestakuntza modulua baliozkotzea
- Lantokiaren ziurtagiria
- Europar Batasunak, SEPIE erakundearen bitartez (Servicio Español Para la Internacionalización de la Educación)
- Eusko Jaurlaritzak Goi Maileko ikasleentzat
- GMHZ bateko 2. kurtsoko ikaslea izatea HETEL sareko ikastetxe batean ikasturteko edozein titulazio ofizialean (ikasturtean matrikulatuta)
- Matrikulatuta dagoen ikastetxe horretako hautaketa prozesuan aukeratua izatea, eta inongo diziplina espedienterik edo antzekorik ez edukitzea.
- EBeko kide diren edozein 28 herrialde bateko hiritartasuna edukitzea, eta parte hartzen duten herrialde batekoa ez izanda ere, proiektuari elkartutako HETEL zentro batean matrikulatuta egotea.
- Ezin izango da aldi berean beste programa edo beka batean parte hartu.
- Erasmus praktiketako ikasleek, Lan Praktiken Ziurtagiria DERRIGORREZ eduki beharko dute,bukaeran dokumentua aurkeztu beharko dutelarik.
- SEPIE- Herrialde bakoitzaren bizi-mailaren arabera (1200€ eta 900€ artean)
- Eusko Jaurlaritzaren laguntza, zehaztu gabe (GMHZ soilik)
Onuradunei poltsa ekonomikoaren ordainketa, adierazten duten kontu korrontera (kontu horren titular edo titularkide izan behar dute) transferentzi bidez bi epetan egingo zaie:
- Poltsaren %80 enpresan hasitakoan
- Gainontzekoa egonaldiaren amaieran
- Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza gutxi gorabehera azaroan ordainduko da (GMHZ soilik)