Skip to main content

erasmus

Europar proiektuak

Carta Universitaria Erasmus

Oteitza Lizeo Politeknikoak Carta Universitaria Erasmus (Erasmus University Charter-EUC) deritzona eskuratu du. Carta honek goi mailako hezkuntza erakundeek Erasmus programaren barruan Europar lankidetza proiektuak egin ahal izateko 2021-2027 bitarterako markoa definitzen du. Cartan goi mailako heziketa erakundeek Erasmus jardueretan errespetatu behar diren oinarrizko printzipio eta gutxieneko betebeharrak zehazten dira.

  • Gaitasunak hartzen lagundu, norberaren garapena hobetu eta lan munduratze aukerak gehitu.
  • Atzerriko hizkuntza konpetentziak sustatu.
  • Beste herrialde eta kulturen kontzientzia hartzen lagundu.
  • Atzerriko ikaste prozesuan lortutako gaitasunen errekonozimendua ziurtatu.
  • 13 asteko praktikak lantokietan
  • Online hizkuntzako ikastaroa – hasierako eta azkeneko mailako probak
  • Lantokiko Prestakuntza modulua baliozkotzea
  • Lantokiaren ziurtagiria
  • Europar Batasunak, SEPIE erakundearen bitartez (Servicio Español Para la Internacionalización de la Educación)
  • Eusko Jaurlaritzak Goi Maileko ikasleentzat
  • GMHZ bateko 2. kurtsoko ikaslea izatea HETEL sareko ikastetxe batean ikasturteko edozein titulazio ofizialean (ikasturtean matrikulatuta)
  • Matrikulatuta dagoen ikastetxe horretako hautaketa prozesuan aukeratua izatea, eta inongo diziplina espedienterik edo antzekorik ez edukitzea.
  • EBeko kide diren edozein 28 herrialde bateko hiritartasuna edukitzea, eta parte hartzen duten herrialde batekoa ez izanda ere, proiektuari elkartutako HETEL zentro batean matrikulatuta egotea.
  • Ezin izango da aldi berean beste programa edo beka batean parte hartu.
  • Erasmus praktiketako ikasleek, Lan Praktiken Ziurtagiria DERRIGORREZ eduki beharko dute,bukaeran dokumentua aurkeztu beharko dutelarik.
  • SEPIE- Herrialde bakoitzaren bizi-mailaren arabera (1200€ eta 900€ artean)
  • Eusko Jaurlaritzaren laguntza, zehaztu gabe (GMHZ soilik)

Onuradunei poltsa ekonomikoaren ordainketa, adierazten duten kontu korrontera (kontu horren titular edo titularkide izan behar dute) transferentzi bidez bi epetan egingo zaie:

  • Poltsaren %80 enpresan hasitakoan
  • Gainontzekoa egonaldiaren amaieran
  • Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza gutxi gorabehera azaroan ordainduko da (GMHZ soilik)

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00