Skip to main content
  •  Espezializazioko ikasleak PIXEL SISTEMASen
    Espezializazioko ikasleak PIXEL SISTEMASen

    Pasaden ostegunean, urriak 7, Elgoibarreko Pixel Sistemas lantokia bisitatu zuten Ezpezializazioko ikasleek.

    Bertan ikusitako teknologiak hauek izan ziren:

    • Gehikuntzako fabrikazioa plastikoan: Stratasys, FDM, PolyJet, P3, SAF eta SL teknologiak
    • Gehikuntzako fabrikazioa metalean material hauetan: kobrea, altzairu herdoilgaitza, kromo-molibdenorako altzairu erreminta, titanio aleazioa)

    Eskertu Itziar Goikoetxeari emandako azalpen guztiengatik!!!

     

  • HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA
    ZIRIMOLA-AISIOLA
    Euskal Herriko Ikastolek bultzatutako Aisiola astialdiko hezitzaile eskolak begirale ikastaroa eskainiko du Oteitzan 2021/2022 ikasturtean. Ikastaroa normalean ostiraletan izaten da, 15:30-20:30era. 5 orduko 30 saio dira.
  • 2021-2022 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak.
    2021-2022 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak.

    2021-2022ko ikasturterako gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntza deialdia atera da Irailaren 24ean. Gure kasuan Batxilergoa egiten ari diren ikasleek aukera edukiko lukete eskaera egiteko. Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 (berrehun) eurokoa izango da gehienez eta bekaduna izatea ezinbestekoa da. Eskaerak aurkezteko epea Urriak 25a artekoa izango da. Eskaerak egiteko egin klik hemen.

  • Espezializazioko ikasleak INDAUX-en
    Espezializazioko ikasleak INDAUX-en

    Pasaden ostegunean, irailak 23, Oteitzako Espezializazioko ikasleak Getariako Indaux enpresan izan ziren.

    Indauxek, 1962tik altzarietarako burdineria-sistemak asmatu, garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu.

    Gaur egun, nazioartean burdineriaren sektoreko erreferentziako marketako bat da, 70 herrialdetan baino gehiagotan dago eta 2.000 bezero baino gehiago ditu mundu osoan.

    Bertan, Dualean dagoen Espezializazioko Mikel Etxabek eta Indaux-eko Gurutz Aizpuruak instalazioak, makinak, fabrikazio prozesuak... erakutsi ziguten.

  • 3...2...1...GO!!! erronka 0
    3...2...1...GO!!! erronka 0

    Oteitzaren helburuetako bat ikasleekin beraientzat ikaskuntza-testuinguru berria den ETekin HAndiko ZIkloetan (ETHAZI) lan egitea da.

    Hori lortzeko, ikasleek ikasturtean zehar erabiliko den ikaskuntza eredua ezagutu eta bizi behar dute (erronketan oinarrituta elkarlaneko ikaskuntza).

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00