Skip to main content

Mekanizazioa

Zer nolako lan irtenbideak izango ditut?

 

Gehiago irakurri

Zein dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak?

Gehiago irakurri

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

 

Gehiago irakurri

Eskaintzen ditugun Erdi Mailako Zikloen lan irteeren arteko konparaketa

Gehiago irakurri

Lanbide ingurunea

Irteera Profesionalak

Makina-erreminten langile doitzailea
Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea
Metalak lantzeko makinen eragilea
Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea
Makina-erreminten eragilea
Industria-roboten eragilea
Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak

Ikasketa Plangintza

Zikloko irakasgaiak eta beraien ordu kopurua

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 - Mekanizazio-prozesuak 165 h.
M4 - Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa 363 h.
M5 - Sistema automatizatuak 165 h.
M6 - Metrologia eta saiakuntzak 132 h.
M7 - Interpretazio grafikoa 132 h.
M8 - Ingeles teknikoa 33 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M2 - Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 252 h.
M3 - Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa 210 h.
M9 - Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 h.
M10 - Enpresa eta ekimen sortzailea 63 h.
M11 - Lantokiko prestakuntza 380 h.

Helburu Orokorrak

Txirbil-harroketa bidezko, konformazio bidezko eta prozedura berezi bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea eta, horretarako, makina-erremintak prestatzea, programatzea eta erabiltzea eta lortutako produktua egiaztatzea.

  • Mekanizazio-faseak identifikatu eta aztertzea, zehaztapen teknikoak interpretatuta eta fase bakoitza ezaugarrituta, prozesu egokiena ezartzearren.
  • Mekanizazio-prozesua aztertu ondoren, mekanizazioko makinak eta ekipoak prestatzeko tresnak eta erremintak aukeratzea.
  • Zenbakizko kontroleko programen, roboten eta manipulagailuen ezaugarriak antzematea, eta programazio-lengoaiak dagozkien aplikazioekin lotzea, makinak eta elementuak programatzearren.
  • Makinen kontrolak antzeman eta manipulatzea, eta elementu mekanikoak lortzeko eragiketa-sekuentzia justifikatzea.
  • Neurtzeko tresnak eta ekipoak aukeratzea, horien ezaugarriak produktuari buruzko zehaztapenekin erlazionatu ondoren, neurketaren fidagarritasuna ziurtatzeko.
  • Produktu mekanikoen parametroak neurtzea, horien balioa kalkulatzea eta zehaztapen teknikoekin alderatzea, egokiak direla egiaztatzeko.
  • Makinen eta ekipoen mantentze-beharrak identifikatzea, eta horien garrantzia justifikatzea, funtzionalak izango direla ziurtatzeko.
  • Kontingentziak antzeman eta baloratzea, horien sorburua zehaztea eta dagokion lanbide-jarduerari lotutako gorabeherak konpontzeko ekintza zuzentzaileak deskribatzea.
  • Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aztertu eta deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan abian jarri beharreko ekintzak adieraztea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.
  • Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.
  • Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.
  • Negozio-aukerak antzematea, merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertuta, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
  • Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Lan Irteerak

Ziklo bakoitzaren lan irteeren arteko konparaketa

Instalazio elektriko eta automatikoak
EMHZ  / 2 Urte
  • Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
  • Eraikuntzako argiketaria.
  • Industria-argiketaria.
  • Mantentze-argiketaria.
  • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
Mekanizazioa
EMHZ  / 2 urte
  • Makina-erreminten langile doitzailea.
  • Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
  • Metalak lantzeko makinen eragilea.
  • Makina-erreminten eragilea.
  • Industria-roboten eragilea.
  • Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
  • Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik pstiralera

  • 07:45 - 15:30