Skip to main content

Mekatronika

Zer nolako lan irtenbideak izango ditut?

 

Gehiago irakurri

Zein dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak?

Gehiago irakurri

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

 

Gehiago irakurri

Eskaintzen ditugun Goi Mailako Zikloen lan irteeren arteko konparaketa

Gehiago irakurri

Goi Mailako Mekatronika
Goi Mailako Mekatronika
Goi Mailako Mekatronika zikloko aurkezpen bideoa
Lanbide ingurunea

Irteera Profesionalak

Industrial mantentze eta muntaiarako teknikaria
Industrial mantentze eta muntaiarako antolakuntzako teknikaria
Eraikuntzetarako instalazioen muntaiarako teknikaria
Eraikuntza eta azalera handietako mantentzerako teknikaria

Ikasketa Plangintza

Zikloko irakasgaiak eta beraien ordu kopurua

Ikasgaia Ordu Kopurua
M2 - Sistema hidrauliko eta neumatikoak 132 h.
M3 - Sistema elektriko eta elektronikoak 132 h.
M4 - Makinen elementuak 99 h.
M5 - Fabrikazio prozesuak 165 h.
M6 - Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa 132 h.
M9 - Sistemen integrazioa 231 h.
M13 - Lan prestakuntza eta orientabidea (LPO) 99 h.
Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 - Sistema mekanikoak 160 h.
M7 - Sistema mekatronikoen konfigurazioa 160 h.
M8 - Mantenimenduaren prozesu, kudeaketa eta kalitatea 100 h.
M10 - Sistema mekatronikoen simulazioa 80 h.
M11 - Mekatronika industrialeko proiektuaº 50 h.
M12 - Ingeles teknikoa 40 h.
M14 - Enpresa eta ekimen sortzailea 60 h.
M15 - Lantokiko prestakuntza 360 h.

Helburu Orokorrak

  • Makineria eta industria ekipoaren mantenimendu eta muntaiari dagokio dokumentazio teknikoa behar bezala analizatu eta interpretatzea.
  • Produkzioko makineria eta industria ekipoaren mantenimendurako plangintza, programazio eta kudeaketan ohikoenak diren teknikak ezagutu eta aplikatzea, kasu bakoitzean erreminta informatiko egokiak erabiliz.
  • Makineriaren eta industria ekipoaren eta bere sistema asoziatuen planta muntaian, mantenimenduan eta konponketan erabiltzen diren teknikak ezagutu eta aplikatzea.
  • Makineriaren eta industria ekipoaren mantenimenduan, planta muntaian eta martxan jartzean erabiltzen diren egiaztaketak, neurriak eta doikuntzak egitea.
  • Makineriaren eta industria ekipoaren sistema mekaniko, pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoetan, bai eta kontrol eta erregulazio automatikoko sistemetan era, matxurak diagnostikatu eta konpontzeko jarduketa prozedurak zehaztea, egokienak diren tresna espezificoak zehaztu eta/edo proposatuz eta prozedura horiek eskatzen den zehaztasunarekin eta formatu eta euskarri egokienean dokumentatuz.
  • Makina eta/edo industria prozesuen aginte, neruketa, kontrol eta erregulaziorako sistemak mantendu eta/edo aldatzea, kasu bakoitzean egokienak diren ekipoak eta materialak hautatuz.
  • Makineriaren eta industria ekipoaren aldaketa proiektuen definizioa eta garapena gauzatzeko beharrezkoa den dokumentazioa lantzea, proiektu horiek zehazteko beharrezkoak diren kalkuluak, eskemak eta planoak eginez, kasu bakoitzean egokienak diren erreminta informatikoak erabiliz.
  • Makinen eta/edo prozesuen automatizaziorako ekipoei dagozkien kontrol programak landu eta aldatzea, kasu bakoitzean egokienak diren lengoaia, prozedurak eta egiturak erabiliz, funtzionamendua optimizatzeko eta sistemaren fidagarritasuna eta segurtasuna ziurtatzeko xedez.
  • Erabateko kalitatearen kontzeptuek duten garrantzia baloratzea eta makineriaren eta industria ekiparen mantentzearen eta aldaketa proiektuen garapenean eta burutzapenean bereizten duten teknikak aplikatzea.
  • Segurtasunak produkzio sistema automatikoen industria aplikazioen alorrean duen garrantzia baloratzea, kasu bakoitzean egokienak diren araudia eta prozedurak hautatu eta aplikatuz.
  • Makineriaren eta industria ekipoaren exekuzio eta mantentze jarduera erregulatu eta baldintzatzen duen lege, ekonomia eta antolaketa esparrua ulertzea, lan harremanetaatik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak identifikatuz, ezarrita dauden prozedurak jarraitzeko eta hauetan egon daitezkeen anomalien aurrean eraginkortasunez jarduteko gaitasuna eskuratuz.
  • Lanbidearen burutzapenarekin erlazionatuta dauden informazio iturri desberdinak bilatu, hautatu eta baloratzea, makineriaren eta industria ekipoaren mantenimenduraren sektorean bere auto ikaskuntzarako gaitasuna garatzea eta bere lanbide gaitasunak eboluzionatzea eta hauek sektorean gertatzen diren teknologiari eta antolaketari loturiko aldaketetara egokitzea ahalbidetuko diotelako.
  • Enpresako gainontzeko areekin, bezeroekin eta hornitzaileekin edozein komunikazio prozesutan parte hartzea ahalbidetuko dioten estrategiak menperatzea.
  • Bere kargura dauden profesionalen prestakuntza eta aholkularitzarako ezinbestekoa den dokumentazio teknikoa analizatu, egokitu eta, hala dagokionean, sortzea.
  • Esparru edo sektore honetan garatu behar diren prozesuentzako soluzioak ezartzen lagundu eta parte hartzea, ingurugiroarentzat negatiboak diren inpaktuak minimizatzeko, eta era berean bere lanbide jardunaren bitartez prozesuen kalitatearen etengabeko hobekuntzan parte hartzea.

Lan Irteerak

Ziklo bakoitzaren lan irteeren arteko konparaketa

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
GMHZ  / 2 Urte
  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CADeko teknikaria.
  • Produktuak garatzeko teknikaria.
  • Matrizeak garatzeko teknikaria.
  • Tresnak garatzeko teknikaria.
  • Moldeak garatzeko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.
Automatizazio eta Robotika Industriala
GMHZ  / 2 urte
  • Proiektugile elektroteknikoa.
  • Automatizazioko teknikaria.
  • Industri instrumentazioko teknikaria.
  • Prozesu kontrolean teknikaria.
  • Makina elektrikoen erregulazio eta kontrolean teknikaria.
  • Industri elektronikan teknikaria.
  • Industri elektrizitatean teknikaria.
Fabrikazio mekanikoaren produkzioaren programazioa
GMHZ  / 2 urte
  • Mekanikako teknikaria.
  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
  • Erreserben arduraduna.
  • CNCko programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.
Mekatronika Industriala
GMHZ  / 2 urte
  • Industrial mantentze eta muntaiarako teknikaria.
  • Industrial mantentze eta muntaiarako antolakuntzako teknikaria.
  • Eraikuntzetarako instalazioen muntaiarako teknikaria.
  • Eraikuntza eta azalera handietako mantentzerako teknikaria.
erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

ETHAZI METODOLOGIA

ETHAZI eredua erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzan oinarritzen da, ikuspegi intermodal batekin, irakasle talde autogestionatuekin, gaitasunen bilakaerarako ebaluazioarekin eta ikasteko espazioen egokitzapenarekin.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00