Baserrian Murgiltzen proiektuak euskal nekazaritza-sektorea modernizatu nahi du, bereziki baserriak, digitalizazioa, adimen artifiziala eta errealitate areagotua bezalako teknologia aurreratuen inplementazioaren bidez. Helburua nekazaritzako eta abeltzaintzako lana optimizatzea da, gazteentzat eraginkorragoa, iraunkorragoa eta erakargarriagoa izan dadin. Horretarako nekazariek beren lurrak eta abereak denbora errealean monitorizatu eta Adimen Artifizialaren bidez eredu prediktiboak sortuko ditu. Ondoren errealitate areagotuko Hololens betaurrekoak erabilita bildutako datuak bistaratu eta kudeatuko ditu, produktuen trazabilitatea hobetuz eta izurriteak goiz detektatzea erraztuz.
Proiektuak sortutako edukiak ikasgelara eramatea aurreikusten du, aurrerapen teknologikoak ikasleen prestakuntzan integratuz, erronka praktikoen bidez.