Joan den astean, HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak eVET4AI Erasmus proiektuko bazkideen bilera egin zuen Oteitza Lizeo Politeknikoan (Zarautz) (ITKAM, Confindu«Veneto - SIAV, HETEL, ECOLE, Cooperation Bancaire pour L اEurope, Qualifizierungszentrum Region Riesa GmbH).
EVET4AI proiektuaren helburua mekanikaren arloko irakasleei tresna digital berriak eskaintzea da, trebetasun digital berriak garatzeko eta irakaskuntza-metodologia berrien erabileran konfiantza emateko.
Aste honetan, ostiralean egingo den Euskaraldiko aurkezpenera gonbidatuta zaudete!
Ekitaldi zoragarria prestatu da!!!
Oteitzaren helburuetako bat ikasleekin beraientzat ikaskuntza-testuinguru berria den ETekin HAndiko ZIkloetan (ETHAZI) lan egitea da.
Hori lortzeko, ikasleek ikasturtean zehar erabiliko den ikaskuntza eredua ezagutu eta bizi behar dute (erronketan oinarrituta elkarlaneko ikaskuntza).
2022/23 Ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko (uztailaren 18tik irailaren 30a bitartean).
Informazio guztia ESTEKA honetan daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).
Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).