"Fabrikazio Mekanikoko Diseinua" zikloko 1.Mailako ikasleak "Jovi Automatismos" enpresan izan dira bisitan. Benetan aberasgarria, eskerrik asko bertako arduradunei!
"Fabrikazio Mekanikoko Diseinua" zikloko 1.Mailako ikasleak "Jovi Automatismos" enpresan izan dira bisitan. Benetan aberasgarria, eskerrik asko bertako arduradunei!
Aste honetan, Instalazio Elektrikoko zikloa burutzen ari diren 1. mailako ikasleak KSB Itur enpresan izan ditugu. Bertan, Iñigo Artetxe eta Oskar Rangil -en eskutik bisita gidatu bat eskaini digute beraien produkzioko linearen ibilbidea zehaztasun osoz azalduaz. Oso interesgarria benetan.
Mila esker beraz, eskaini diguten denbora eta arretagatik.
Mekatronika 1. mailako ikasleak Danobat enpresan izan dira bisitan. Klasean ikusten dituzten muntai lanak nola gauzatzen dituzten ikusteko aukera izan zuten. Mila mila esker DANOBATeko Aneri, Eiderri, Peiori eta ikasle izandakoei guri horren bisita interesgarria prestatzeko tartea hartzeagatik.
Oteitzako 1. Diseinuko ikasleek “Ekonomia Zirkularra Modelatzen” IV edizioko eskultura lehiaketan parte hartu dute eta 2.000 euroko saria lortu dute!
Proiektu honen helburua gizartea eta ikasleak orokorrean sentsibilizatzea da, hondakinen sorrerari lotutako arazoa eta honela hondakinen sorkuntza saihestu.
Horretarako “Iraunkortasuna Betirako Mugimenduan” izena duen eskultura bat sortu dugu.
Eskulturak noria baten itxura du, naturan dauden materialak erabilitakoan behin eta berrriz berrerabiltzeko asmoa irudikatzeko (ekonomia zirkularra).
e-vet4ai Erasmus+ project final conference in Zuchetti tower with Ecole, Hetel, ITKAM, SIAV, CBE and P-consulting. Register, learn and certificated through https://evet4ai.eu
Hetel-ekin elkarlanean e-vet4ai Erasmus+ proiektuaren amaiera konferentzian izan gara Milan inguruko Zuchetti dorrean. Erregistratu, ikasi eta lortu zure ziurtagiria https://evet4ai.eu helbidean.