Adimen Artifiziala lantzen Lanbide Heziketan
Joan den astean, HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak eVET4AI Erasmus proiektuko bazkideen bilera egin zuen Oteitza Lizeo Politeknikoan (Zarautz) (ITKAM, Confindu«Veneto - SIAV, HETEL, ECOLE, Cooperation Bancaire pour L اEurope, Qualifizierungszentrum Region Riesa GmbH).
EVET4AI proiektuaren helburua mekanikaren arloko irakasleei tresna digital berriak eskaintzea da, trebetasun digital berriak garatzeko eta irakaskuntza-metodologia berrien erabileran konfiantza emateko.
Bileran, proiektuan jarraitu beharreko bi ikuspegi aztertu genituen: prestakuntzarako adimen artifiziala, Iak ikasleei prestakuntza, jarraipena eta laguntza nola hobetu diezaiekeen eta adimen artifizialaren arloko prestakuntza, sektore mekanikoan aplikatutako teknologia nagusiak zein diren, nola aplikatzen diren eta zertarako eta horretarako behar diren gaitasunak zein diren.
Datozen hilabeteetan, lehenengo prestakuntza-materialak proiektuaren plataforman egongo dira eskuragarri, esteka honetan: https://evet4ai.eu/