Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Udalekin elkarlanean gurasotasun positiboan oinarritutako ‘TREBA Gurasoak’ eskaintza pedagogikoa jarri du abian. Bertan, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer garatzen dira.
Zarautzen egingo den bigarren saioa Oteitza Lizeo Politeknikoan izango da eta herriko guraso guztientzako eskaintza da.
Tailer hau bi egunekoa izango da, martxoaren 28an eta 31n, 18:00-20:00 bitartean.
Titulua |
Formatzailea |
Formatua |
Eguna |
Ordua |
Hizkuntza |
Lekua |
Izen ematea |
12. Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu |
Izaskun Lopez de Torre |
Tailerra |
Martxoak 28 - 31 |
18:00-20:00 |
Euskaraz |
Oteitza LP 203 gela |
Oraingo ekintza tailerra denez, aurrez izena eman behar da.
Informazio gehiago: gazteria@zarautz.eus / gazteinformazioa@zarautz.eus edo 943 00 51 22
Atxikituta dituzue kartela eta izena ematea egiteko jarraibideak.
Animatu!