Skip to main content
Etorkizuna eraikiz

Dual-Ikaskuntza Metodologi Berrien Esperientzia Enpresetan Proiektua

 

Oteitza Lizeo Politeknikoak, HETEL Elkartearekin elkarlanean, gipuzkoako Lanbide Heziketako beste 8 eskolekin batera, Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza-Irakaskuntza Metodologia jarriko du martxan Urola Kostako enpresa batean.

ZER LORTU NAHI DUGU?
Proiektu honekin, enpresako arazo erreal bati erantzuna eman nahi zaio. Horretarako, Oteitza Lizeo Politeknikoan Goi Mailetako Zikloetan txertatuak dauzkagun Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza-Irakaskuntza Metodologi Berrien bidez emango zaio erantzuna.
NOLA LORTUKO DUGU?
Landuko den metodologian agente ezberdinek hartuko dute parte: Dualeko ikaslea, Oteitza Lizeo Politeknikoko Dual Arduraduna eta enpresako 3 pertsonez osaturiko teknologian adituak direnak.

 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00