Skip to main content

ESPEZIALIZAZIOKO IKASLEAK ENPRESA BISITAN

Ohikoa dugun bezala, Azaroaren 10ean, osteguna, espezializazioko ikasleak Dual proiektua egiten ari diren bi enpresa bisitatu ditugu: Jose Mari Korta Industriagunean dauden "KORTA" eta "EKIMEN".

- KORTA, Industria Makineria eta Aeroespazialerako "Prezisio handiko boladun husiloak" fabrikatzera dedikatzen da, eta bertan bai husillo eta kaskilloak egiteko fabrikazio prozesu osoa ikusteko aukera izan genuen, ALEX KORTA fabrikazio arduradunaren bitartez.

- EKIMEN, industriagune berdinean kokatuta dagoen enpresa txiki bat da eta arloko enpresa desberdinei mekanizazio zerbitzua eskeintzen die. Puntako teknologia eta makineria erabiliz, mekanizazio ezagutza izugarria erakutsi ziguten PATXI SEGUROLA eta bertako langileek.

Mila esker ALEX eta PATXI, eskainitako zuen arreta eta denboragatik.

 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00