Skip to main content
Gizatech Proiektua

Gizatech Proiektua

Oteitza Lizeo Politeknikoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin eta GAIA enpresen elkartearekin batera, elkarlanean Gizatech Proiektuan parte hartzen du.

ZER LORTU NAHI DUGU?
Proiektu hau oraingo krisi egoerak lan egiteko eta funtzionatzeko eskatzen dituen modu berriei erantzun bat ematen saiatzen da. Adimen Artifizial, Big Data eta Maching-Learning eremuen oinarriak ezarri nahi ditu lurraldeko merkatu eta behar sozialei erantzuteko berrikuntza sozial eta teknologia bidez.

NOLA LORTUKO DUGU?
Landuko den metodologia praktikoa, hausnarketara gonbidatzen duena eta esperimentala izango da, errealitate zehatzetara egokitzeko. Proiektuaren garapenean agente ezberdinek hartuko dute parte, teknologian adituak direnak, ikasleak, erakunde publikoko langileak, diziplina humanistikoan dabiltzan profesionalak, eta abar.

ZER EKAR DIEZAGUKE?
Proiektu honek gizarteko behar sozialei erantzungo diei berrikuntza sozial eta teknologia bidez. Zehazki, aurrerago lurralde mailara hedatuko den talentuaren eskasiari aurre egiteko proposamena eskaintzen du.

 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00