Skip to main content
Argazki galeria

IOT (Internet of Things) webinarra

 

Pasaden urriaren 25ean, Oteitza Lizeo Politeknikoaren eskutik, eskualdeko enpresei IOT (gauzen interneta) inguruko online jardunaldia eskaini da, eskualdeko hezkuntza honen ezagutza enpresetara gerturatzeko.
Hitzaldi teoriko-praktikoa izan da.

Deskribapena

Gauzen Interneta (IoT) da egunerokoan erabiltzen ditugun objektu fisikoek elkarrekin komunikatzeko eta elkar eragiteko duten gaitasuna, Internet edo beste komunikazio-sareen bidez.

Industria arloan, lehen konektibitaterik gabe lan egiten bazen ere, gaur egun makina-erreminta eta produktuak elkar komunikatuta daude. Komunikazio horrek produkzioaren monitorizazio prozesua berritzea eragin du.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00