Skip to main content

Lanbide Heziketa/PARKE EKITALDIA

Pasa den ostiralean, martxoak 18, Zamudioko Parke Teknologikoan, LH/Parke Ekitaldia ospatu zen. Oteitzaren izenean gure ikaslea den Alazne Hoyosek parte hartu zuen bere esperientziak eta testigantza pertsonalak kontatuz.
Gazteek lanbide teknikoekiko duten interesa piztea du helburu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoetako puntako enpresak ezagututa eta oinarri teknologikoa duten enpresetako Lanbide Heziketari balioa emanda.

Dagoeneko 6 edizio dira, eta Euskadiko LHko ikastetxeetako 4.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00