Mikroplastikoak hondartzan
Gaurkoan Oteitzako ikasleak "Mikroplastikoak hondartzan" unitate didaktikoa lantzen egon dira. Ekintza hau Zarauzko udaletxe eta MATER museo ekoaktiboarekin elkarlanean burutu da. Bertan, herritarren zientziaren bidez itsas hondakinen eta mikroplastikoen analisia egin dute.