Skip to main content

Ikuskera eta balioak

EGINKIZUNA - MISIOA

Oteitza Lizeo Politeknikoa, Bitoriano Gandiaga Fundazioaren titularitatepean egonda, Antoniano Ikastetxe Politeknikoaren esperientzia eta antzea (egiten jakitea) jasotzen dugun ikastola gara. Gure helburua ikasleei derrigorrezko bigarren hezkuntza ondorengo arautua eta ez arautua eskaintzea da, hauek goi mailako ikasketetan aurrera egin dezaten, lan munduan txerta daitezen edo bizi osoko etengabeko formazioa jaso dezaten.

Gure nortasun-ezaugarriak honakoak dira:

  • Arreta pertsonalizatu bat duen kalitatezko hezkuntza sistema.
  • Giza baliabide eta baliabide material eguneratuak.
  • Egitura parte hartzailea.
  • Berrikuntza teknologikoan eta enpresa sare zabal batean oinarritutako Lanbide Heziketako urteetako tradizioa.
  • Kudeaketa sistema bateratua.
  • Ingurumenarekiko jarrera hobetzeko konpromisoa.
  • Garapen jasangarrirako helburuak lortzeko konpromisoa.

IKUSKERA - BISIOA

Oteitza Lizeo Politeknikoak, berrikuntza pedagogiko eta teknologikoengatik, digitalizaziotik, gure lanaren eraginkortasunagatik eta bezeroei emandako kalitatezko zerbitzuagatik nabarmendu nahi du; eskualdeko eragileekin harremanak sustatuz etengabeko hobekuntza eta bikaintasun bidean.

 

BALIOAK - PRINTZIPIO ETIKOAK

  • ERRESPETUA: Errespetua pertsona, ingurumena, instalakuntza eta bitarteko orori, tentsio eta gatazkak elkarrizketa bidez eta indarkeriarik gabe konpontzeko jarrera azalduz.
  • KONFIANTZA: Pertsona guztienganako konfiantza, bere balore eta garapen pertsonalaren oinarri askatasuna, solidaritatea eta ardura direla kontutan izanik.
  • ARDURA: Gure lanpostuan eta gizartearen zerbitzurako beharrezko konpetentziak lortzeko ARDURA aukera eta bide ezberdinak aprobetxatuz.
  • EUSKAL KULTURAREKIKO KONPROMISOA: Euskal kulturarekiko konpromisoa, euskal hizkuntza eta kulturaren erabilera, garapen eta defentsa bultzatuz, gure herriaren nortasunaren adierazpen eta bere biztanleen eskubidea baita.
INGURUMEN KONPROMISOA INGURUMEN KONPROMISOA
Agenda30
INGURUMEN KONPROMISOA

Oteitza Lizeo Politeknikoak, gure Xedean jasotzen den ingurumenarekiko jarrera hobetzeko konpromisoa azaldu nahi dugu. Horretarako, gurekin lana egiten duzuenoi, Ingurumen jardunbide egoki  eta energia kontsumoa murrizteko jarraitu beharreko ekintza txiki batzuk adierazi nahi dizuegu

  • Kontsumoa murriztu:
    • Alferrikako hondakinak sorrarazten dituen edozer saihestu.
    • Energia: makinak ez alferrik martxan eduki.
    • Ura: ez galdu alferrik eta ez erabili komunak paperontzi gisa.
    • Papera: ordenagailuak erabili dokumentuak irakurtzeko eta eskanerra erabili paperezko fotokopiak egin beharrean. Dokumentazioa formatu digitalean artxibatu.
  • Berrerabili:
    • Objektuak eta materialak ahalik eta gehien erabili, baztertu, suntsitu edo tratatzera bidali aurretik.
  • Birziklatu:
    • Materialak behar bezala sailkatuta utzi, produktu bera edo beste bat lortzeko baliabide material gutxiago erabiltzen duen prozesu natural edo industrial baten bidez berrerabiliak izan daitezen.
  • Hondakinak eta isuriak:
    • Hornitzailearen material eta produktuek sortutako hondakin eta isuriak hornitzailearen ardurapean egongo dira eta berak jaso eta kudeatu beharko ditu. Hornitzaileak kudeaketa horren erregistroa (kantitatea, mota, data eta helmuga) lizeoan komunikatu beharko du.
    • Hornitzailearen material eta produktuek sortutako hondakinak lizeoan utzi nahi izanez gero,  baimena eskatu beharko da.
    • Ekipo elektroniko eta informatiko berriak hornitzean, hornitzaileak mota honetako ekipoen hondakinak eraman beharko ditu.
  • Isurketak:
    • Zarataren sorrera murriztu, sortu aurretik komunikatuz, bere eragina ahal den neurrian ekidin ahal izateko.
    • Atmosferako eta ur-isuriak murriztu.

 

 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00