Oteitza Lizeoko ikasleak Klimb Zarautz rokodromoan
Gaur goizean, Jarduera fisikoa, aisia eta osasuna ikasgaiko ikasleek Klimb Zarautz rokodromoa bisitatu dute, eskalada praktikatzeko. Kirol-jarduera honen bidez, indarra, oreka eta koordinazioa lantzeko aukera izan dute, esperientzia berriak biziz. Ikasleek motibazio handiz parte hartu dute, eta jardunaldi dinamiko eta dibertigarria izan dute.