Skip to main content

Oteitzako Lanbide Heziketako goi mailako ikasleak Kultura berriak lantzen Gipuzkoako 20 enpresekin Adegiren Fabrikan

 

Donostia. 20.10.22.
New Culturers Gunearen 4. edizioak 800 pertsona bildu ditu Fabrikan, enpresen kultur eraldaketarako errendimendu handiko zentroan. Oteitzako Goi Mailako 2. mailako Produkzioa, Automatizazio eta Robotika eta Diseinuko ikasleak bertan izan dira.

New Culturers Gunea enpresa-kultura berria lantzen duten enpresen eta Lanbide Heziketako azken ikasturteak edo Unibertsitatea ikasten ari diren neska-mutilen arteko topagunea da. Makrotopaketa horretan, Oteitzako ikasleek 20 enpresa ezagutu ahal izan dituzte zuzenean, etorkizunean lan egiteko interesgarriak izan daitezkeenak.

Nerea Zamacola Adegiko Lan Harremanen zuzendariak aurkeztu du jardunaldia, eta bertan izan direnei kultura berria zer den azaldu die: kultura berria enpresa konfiantzan oinarritutako proiektu partekatu gisa ulertzea da. Enpresa horiek kultura-aldaketa gauzatzen dute, beren taldeetako pertsonen arteko harremanak hobetuz, enpresa parte-hartzaileagoak izanik; benetan komunikatzen dute zuzendaritza guztietan, informazioa gardena den enpresetan; pertsona guztiak inspiratzen dituen helburua duten enpresetan; balio partekatuak dituzten enpresetan; azken batean, pertsonek ahotsa duten enpresetan, jendea gustura joaten baita lan egitera eta bere onena ematera.

Fabrika izan da New Culturers Gunearen laugarren ediziorako aukeratu den esparrua. Izan ere, Fabrika, enpresak, erakundeak eta hezkuntza-mundua kultura berrian trebatzen dira. Bertan, taldeek euren arteko harremanak hobetzeko lan egiten dute, eraginkortasunean eta afektibitatean irabazteko eta moldagarriagoak eta malguagoak izateko, eta, horrela, emaitzak hobetzeko. Azken batean, enpresa hobeak eta gizarte hobea.

Enpresa parte-hartzaileak

Alkorta, GKN, Hre Automation, Wec Taldea, Zerbimek, Bellota, Cadinox, Egile, Plastigaur, Spanset, Marie Brizard, Irisbond, Salto Systems, Telesonic, VIVEBiotech, Zuchetti Software, Ameztoi, Comercial Hostelera, Frigolan, Okin

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00