Skip to main content
Argazki galeria

ZarautzON/Asmoak saretzen

Oteitza Lizeo Politeknikoan, eta Eneko Azkue Arkamurkako kidearen eskutik sorbeltzen migrazio eta txitatzea monitorizatuko duen habia adimendua egin dugu.

Sorbeltzak geure artean txitatzen duten hegazti transahariar urbanoak dira eta gure etxe, eliza edota bestelako eraikinetako zirrikito eta zuloak erabili ohi dituzte euren habiak egin eta urtero txitak aurrera ateratzeko.

Honen arira, habi-kutxa berezi bat montatu dugu sorbeltzek euren estantzian zehar egingo dituzten joan etorriak monitorizatzeko. Era honetara, sorbeltzen fenologia eta biologiaren hainbat datu jaso ahalko ditugu, hots, Afrikatik habira noiz iristen diren, zenbat denbora behar duten arrautzak erruteko eta zenbat txitak jaiotzeko, zenbat txita jaiotzen diren, txitek noiz martxa egiten duten, etab. Gainera, proiektu honetan lortutako irudien bitartez, herritarrak espezie honek dituen arazoen inguruan hezi eta kontzientziatu ahal izango ditugu, baita naturan gertatzen diren beste arazoez ere.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostiraletan

  • 07:45 - 16:00