Oteitza Lizeo Politeknikoak, HETEL Elkartearekin elkarlanean, gipuzkoako Lanbide Heziketako beste 8 eskolekin batera, Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza-Irakaskuntza Metodologia jarriko du martxan Urola Kostako enpresa batean.
Oteitza Lizeo Politeknikoak, HETEL Elkartearekin elkarlanean, gipuzkoako Lanbide Heziketako beste 8 eskolekin batera, Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza-Irakaskuntza Metodologia jarriko du martxan Urola Kostako enpresa batean.
Oteitza Lizeo Politeknikoak Goi Mailako edo Urre Maila, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu du 2020ko kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu eta gero. Jose Ignacio Martija zuzendariak jaso du abenduaren 15ean, Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu den ziurtagiria aitortzen duen ekitaldian.
Eskerrik asko ebaluazio prozesuan parte hartu duzuen guztiei eta zorionak Oteitzan urrea lortzea posible egin duzuen guztiei!
Jarrai dezagun euskaratik euskarara lanean!!!!!
2020/21 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko (urriaren 9tik azaroaren 9a bitartean).
Informazio guztia link honetan daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).
Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).
Oteitza Politeknikoko ikaslea eta Eulen taldeko txirrindularia den Haritz Erasunen praktikak martxan dira dagoeneko Machining Meets Cycling by CERATIZIT (http://www.kirolife.es/) proiektuari esker. Haritzek KSB ITUR enpresan gauzatuko ditu praktikak.
Aurkezpen egunean ateratako argazkiak.
Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan dira egin, baina ikastolek ez dute hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dute azaroaren 13ko ekitaldian erakusteko.