Skip to main content
katapulta probatzen

1 Batxilergoko Teknologiako ikasleak egindako Katapultak probatzen

Gaur goizean, hirugarren ebaluaketan zehar 1 Batxilergoko ikasleek Teknologia ikasgaian egindako katapultak probatu ditugu Zarauzko malekoian. Horretarako txapelketa txiki bat antolatu dugu eta M10ko azkoina katapultaren laguntzaz urrunen bota duenak irabazi du txapelketa. Esan beharra dago aurkeztutako katapulta guztiek fabrikazio oso maila altua izan dutela.

Gaurkoan irabazleak Manex Munduate eta Bosco Gargallo izan dira, M10 azkoina 41 metrotara botaz (bertan eman du botea). Bigarren sailkatua Iban Ferrin eta Unai Sarasuak osatutako bikotea izan da, azkoina 24 metrotara botaz (bertan eman du botea). Irabazleen eta jarraitzaileen arteko abantaila izugarria izan da.

Manex Munduate eta Bosco Gargalloren katapulta eraginkorra izateaz aparte, originala diseinuan eta ondo landutakoa izan da. Horretarako 3D Diseinuan SolidWorks erabili dute, Fabrikazioan 3D inprimagailua, CNC programazioa, CNC mekanizatua eta mekanizatu konbentzionala eta muntaian lotura hariztatuak, ziriak,...

Zorionak parte hartzaile guztiei!!! Lan bikaina!!!!!

Eta eskerrik asko Manu Goiogana eta Iñigo Aranguren irakasleei ere!!!!!

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00