Skip to main content

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua

Zer nolako lan irtenbideak izango ditut?

 

Gehiago irakurri

Zein dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak?

Gehiago irakurri

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

 

Gehiago irakurri

Eskaintzen ditugun Goi Mailako Zikloen lan irteeren arteko konparaketa

Gehiago irakurri

Lanbide ingurunea

Irteera Profesionalak

Delineatzaile proiektugilea
CADeko teknikaria
Produktuak garatzeko teknikaria.
Matrizeak garatzeko teknikaria
Tresnak garatzeko teknikaria
Moldeak garatzeko teknikaria

Ikasketa Plangintza

Zikloko irakasgaiak eta beraien ordu kopurua

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 - Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 198 h.
M2 - Produktu mekanikoen diseinua 297 h.
M6 - Fabrikazioaren automatizazioa 198 h.
M7 - Fabrikazio mekanikoko teknikak 198 h.
M10 - Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 h.
Ikasgaia Ordu Kopurua
M3 - Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua 240 h.
M4 - Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua 120 h.
M5 - Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua 140 h.
M8 - Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua 50 h.
M9 - Ingeles teknikoa 40 h.
M11 - Enpresa eta ekimen sortzailea 60 h.
M12 - Lantokiko prestakuntza 360 h.

Helburu Orokorrak

  • Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzeko dimentsionatze-kalkuluak egitea eta proba-planak zehaztea.
  • Planoak egiteko marrazketa-teknikak aplikatzea eta produktuak diseinatzeko zehaztapen teknikoak finkatzea.
  • Osagai normalizatuak eta merkataritza-materialak identifikatzea, eta horien ezaugarriak duten erabilerarekin lotzea, produktua diseinatzean horiek hautatzeko.
  • Probak eta egiaztapenak planifikatzea, eta diseinatutako produktua homologatzeko horiek nola gauzatu zehaztea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistemen funtzionamendu-ezaugarriak zehaztea, haien jarduera-zikloa ezartzea, dagozkien osagaiak hautatzea, eta potentzia- eta aginte eskemak egitea, planteatutako soluzioa automatizatzeko.
  • Industria-marrazketari buruzko arauen arabera CAD,arekin lan egiteko teknikak aplikatzea, multzoko eta fabrikazioko planoak egiteko.
  • Fabrikazio-mugak identifikatzea, eta prototipoen fabrikazioan makinen eta prozesuen ahalmenak aztertzea, produktuaren diseinuan aldaketak egiteko.
  • Moldeak zehaztea, eta betetze- eta hozte-prozesua simulatzea, haien diseinua doitzeko.
  • Produktu mekanikoen fabrikazioari buruzko dokumentazio teknikoa, eta haien erabilerari buruzko dokumentazio osagarria prestatu, antolatu eta mantentzeko informatika-tresnak erabiltzea.
  • Lehiakortasuna areagotzeko prozesuen hobekuntzan eta berrikuntzan balioespen adierazleak lan-taldea aldaketetara egokitzeko gaitasunarekin lotzea.
  • Talde-lanaren litezkeen konbinazioak zehaztea, jardueraren gorabeherei erantzuteko eta produkzio-helburuak betetzeko.
  • Konpetentzia berriak identifikatzea (aldaketa teknologikoak eta antolamendukoak aztertuta), konpetentzia horiek lortzeko beharrezko jardunak defendatzea eta hainbat lanpostutara egokitzea.
  • Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
  • Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
  • Ikasteko eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, eta lan-merkatuaren eskaintzak eta eskaerak aztertzea, bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

Lan Irteerak

Ziklo bakoitzaren lan irteeren arteko konparaketa

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
GMHZ  / 2 Urte
  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CADeko teknikaria.
  • Produktuak garatzeko teknikaria.
  • Matrizeak garatzeko teknikaria.
  • Tresnak garatzeko teknikaria.
  • Moldeak garatzeko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.
Automatizazio eta Robotika Industriala
GMHZ  / 2 urte
  • Proiektugile elektroteknikoa.
  • Automatizazioko teknikaria.
  • Industri instrumentazioko teknikaria.
  • Prozesu kontrolean teknikaria.
  • Makina elektrikoen erregulazio eta kontrolean teknikaria.
  • Industri elektronikan teknikaria.
  • Industri elektrizitatean teknikaria.
Fabrikazio mekanikoaren produkzioaren programazioa
GMHZ  / 2 urte
  • Mekanikako teknikaria.
  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
  • Erreserben arduraduna.
  • CNCko programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.
Mekatronika Industriala
GMHZ  / 2 urte
  • Industrial mantentze eta muntaiarako teknikaria.
  • Industrial mantentze eta muntaiarako antolakuntzako teknikaria.
  • Eraikuntzetarako instalazioen muntaiarako teknikaria.
  • Eraikuntza eta azalera handietako mantentzerako teknikaria.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 07:45 - 15:30