Skip to main content
  • egoera salatzeko atzo izan genuen elkartaratzearen bideoa
    Salbatore Mitxelenako 8 ikasle beste ikastetxe batera bideratuak izan dira

    Salbatore Mitxelena ikastolako zuzendaritzak zabaldutako mezua:

    Dakizuenez, gaur, martxoak 28, Hezkuntzak behin-behineko onarpen zerrendak argitaratu ditu. Honen ondorioz, eta behin zaurgarri tasa bermatuta, gure ikastolan eskaera egin zuten 8 ikasle beste ikastetxe batera bideratuak izan dira.

  • workshopa
    BeDaLa 1st Workshop

    Martxoaren 15etik 17ra, Alemaniako Leipzig-eko Unibertsitateko eraikin bikainean, Oteitza eta IFDT ren arteko Erasmus + proiektuaren lehen Workshop-a izan da. Hetel, Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeetatik 11 irakasle izan dira bertan, Egibide, La Salle Berrozpe, Otxarkoaga eta Oteitzatik. Italiako eta Alemaniako hainbat kide ere bertan izan ziren formazioa jasotzen. Datuen kuadeaketa adimendunaren konpententzia ikasleengan lantzeko helburuaz, lehendabizi, irakasleen formakuntza saioak izan dituzte Leipzig-en. 

  • Argazki galeria
    TKGUNE EKITALDIA UROLA KOSTAN

    AURREZ AURREKO INFORMAZIO SAIOA

    TKgune programak Lanbide Heziketako (LH) ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza sustatu nahi du, LHko ikastetxeetako irakasleen parte-hartzearekin enpresen benetako arazoak konpontzen lagunduko duten proiektuak garatuz.

    Eskualdeko enpresei zuzendutako jardunaldi honetan programaren aurkezpena egingo da eta hainbat kasu praktiko azalduko dira.

    Eguna: Martxoak 29
    Ordutegia: 9:30-10:30
    ·         Hizlaria: Urola Kostako Udal Elkartea, Tknika eta Oteitza Lizeo Politeknikoa

    ·         Hizkuntza: elebitan

  • Argazki galeria
    JOVI bisita

    Atzo Zumaiako Jovi Enpresa bisitatu genuen.
    Jovi familia-enpresa da, eta 47 urteko esperientzia du produkzio prozesuen automatizazioaren sektorean.Sistemen eta teknologien aplikazioen etengabeko berrikuntzaren ondorioz, JOVIn fabrikazio propioko produktuak garatu ditu, merkatuan dagoen elikadura ekipoei erantzuteko eta materialak produkzio makinei emateko. 
    Eskerrak eman nahi dizkiegu Alex eta Anderri, Diseinuko 1. mailako ikasleei prozesu osoa erakusteko eskaini ziguten dedikazioagatik, hasi diseinutik eta makina horiek fabrikatu, eta muntatu arte.

  • Argazki galeria
    OTEITZAKO Lanbide Heziketako AZOKA
    Gaur, Oteitzan, Batxilergoko 2. mailako ikasleentzako Lanbide Heziketako azoka ospatu dugu.
    Bertan, gure ikasleek garatzen dituzten erronka batzuk gertutik ikusi ahal izan dituzte, probatu, sortzen diren zalantzak planteatu, elkarrekin jardun...
    Lanbide Heziketako Azoka ezinbesteko ekitaldia da euren gaitasunak garatu eta lan aukerak hobetu nahi dituztenentzat.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00