Leipzig-eko IFDT institutoarekin elkarlanean Europar batasuneko proiektu batean murgilduta gabiltza Oteitzan.
Leipzig-eko IFDT institutoarekin elkarlanean Europar batasuneko proiektu batean murgilduta gabiltza Oteitzan.
Ohikoa dugun bezala, Azaroaren 10ean, osteguna, espezializazioko ikasleak Dual proiektua egiten ari diren bi enpresa bisitatu ditugu: Jose Mari Korta Industriagunean dauden "KORTA" eta "EKIMEN".
- KORTA, Industria Makineria eta Aeroespazialerako "Prezisio handiko boladun husiloak" fabrikatzera dedikatzen da, eta bertan bai husillo eta kaskilloak egiteko fabrikazio prozesu osoa ikusteko aukera izan genuen, ALEX KORTA fabrikazio arduradunaren bitartez.
Iñigo Urkullu lehendakariak saria emango dio azaroaren 22an Gasteizen egingo den ekitaldi batean
Urtero bezala, 2000. urteko lehen edizioaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak Joxe Mari Korta saria ematen die beren bizitza eta enpresa ibilbideagatik nabarmentzen diren enpresaburuei.
Aurtengo sarituak honako hauek dira: Ana Belén Juaristi Urdangarin, Adegik aurkeztutako hautagaia; María Josefa Errazkin Artetxe, Korta Bidetik Fundazioak aurkeztutakoa; Gonzalo Antón San Juan, Sea-Arabako Enpresariek proposatutakoa, eta Mariano Ucar Angulo, Cebekek proposatutakoa.
Pasa den ostegunean, urriaren 20an, KSB-ITUR enpresara bisita egin dugu "Abiadura azkarreko Mekanizazioa" Espezializazioa egiten ari diren ikasleekin. Bertan egiten den produktuaren fabrikazio prozesu osoa ikusteko aukera izan dugu. Bisita osoan zehar Oskar Rangil produkzio arduradunaren laguntza eta azalpenak jaso ditugu, arloko beste lankide batzuekin batera. Mila esker emandako arretarengatik!
Pasaden urriaren 25ean, Oteitza Lizeo Politeknikoaren eskutik, eskualdeko enpresei IOT (gauzen interneta) inguruko online jardunaldia eskaini da, eskualdeko hezkuntza honen ezagutza enpresetara gerturatzeko.
Hitzaldi teoriko-praktikoa izan da.
Deskribapena
Gauzen Interneta (IoT) da egunerokoan erabiltzen ditugun objektu fisikoek elkarrekin komunikatzeko eta elkar eragiteko duten gaitasuna, Internet edo beste komunikazio-sareen bidez.