Skip to main content

Abiadura altuko eta errendimendu altuko material berezien mekanizazio aurreratua

¿Qué salidas profesionales tendré?

 

Leer más

¿Cuales son los modulos/asignaturas de este ciclo?

Leer más

¿Que voy a aprender? ¿Que voy a hacer?

 

Leer más

Comparativa en empleabilidad entre los diferentes ciclos de grado medio que impartimos.

Leer más

Lanbide ingurunea

Irteera Profesionalak

Aeronautika
Industri Espaziala
Biomedikuntza
Eolikoa
Geometria konplexuak
Material bereziak

Ikasketa Plangintza

Zikloko irakasgaiak eta beraien ordu kopurua

Ikasgaia Ordu Kopurua
Plano eta solido konplexuak abiadura altuko eta errendimendu altuko mekanizaziorako egokitzea 90 h.
Sortzen ari diren sektoreetan erabilitako material bereziak 70 h.
Abiadura altuan eta errendimendu altuan, material bereziko figura konplexuen mekanizazioa planifikatzea 210 h.
Abiadura altuan eta errendimendu altuan, material bereziko figura konplexuak mekanizatzea 180 h.
Abiadura altuan eta errendimendu altuan mekanizatutako piezak egiaztatzea 130 h.
Abiadura altuko eta errendimendu altuko mekanizazio-proiektua 120 h.

Helburu Orokorrak

  • Pieza konplexuaren informazio teknikoa interpretatzea, abiadura altuko edo errendimendu altuko mekanizaziorako, fabrikazioaren planoaren solidoaren interpretazioa oinarri hartuta.
  • Piezaren geometria solidoak diseinuzko aplikazio informatikoekin egokitzea, ondoren abiadura altuan edo errendimendu altuan mekanizatzeko, erabilitako makina eta amarratze-erreminten eta eskuragarri dauden tresnen arkitekturaren arabera, indarreko araudiari jarraikiz.
  • Piezaren amarratze-erremintak zehaztu eta haren dimentsioak ezartzea, abiadura altuan edo errendimendu altuan mekanizatzeko, kontuan hartuta horien konplexutasuna eta ezarritako mekanizazio-prozesua, materia-mota bakoitza dinamizatzean sor daitezkeen arazoei aurre eginez.
  • Piezaren mekanizaziora gehien egokitzen den makina aukeratzea, abiadura altuan edo errendimendu altuan mekanizatu behar diren formen eta materialaren arabera, eta prozesuan zehar erabili beharreko tresna eta erreminten ezaugarriei jarraikiz.
  • Abiadura altuko edo errendimendu altuko mekanizazioa planifikatzea, piezaren geometriara ondoen egokitzen diren mekanizazio-tresnak, erremintak, estrategiak, eta prozesu-parametroak ezarriz, fabrikazioa bideragarria dela bermatzeko, piezarekin lotuta dagoen eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
  • Piezak CAM bidez mekanizatzeko programak sortzea, ezarritako prozesua oinarri hartuta, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen dituen kalitate-irizpideei jarraikiz, eta lanarriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
  • Mekanizazioa simulatzea, aplikazio informatiko zehatzekin, interferentziak eta hutseko lekualdaketak antzemateko, eskatutako kalitatearekin eta agertzen diren gorabeherak ebatziz.
  • Tresna-makina prestatu eta bere mekatronika pieza konplexuaren abiadura altuko edo errendimendu altuko mekanizaziora egokitzea, prozesuaren zehaztasunak betez, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenbabesari buruzko arauak betez.
  • Mekanizatzeko osagarriak edo gailuak muntatzea, fabrikazio-ordenaren arabera, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
  • Abiadura altuan eta errendimendu altuan mekanizatzea, piezaren geometria eskuratzeko, prozesuaren zehaztasunen arabera, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
  • Piezak egiaztatzea, mekanizazioa baliozkotzeko, bai makinaren barruan, bai kanpoan, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
  • Mekanizazioan zehar material desberdinek duten jarrera aztertzea, beren barne-egitura, azaleko gogortasuna, makinagarritasuna, tresnen higadura eta abar sakonduz.

Sartzeko baldintzak

• Goi-mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa ikasketak edo,
• Mekanizazio arloan 4 urteko experientzia izatea.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik pstiralera

  • 07:45 - 15:30