Oraingo honetan Espezializazio ikasleak Alcorta Forging Group lantokian izan dira bisitan
Bertan, Iñigo Loidik erakutsi zigun egiten duten produktu mota.
Lanaren alderdi nagusiak automobilgintza-osagaien diseinua eta fabrikazioa da, hiru adarretan: car body, engine/power train eta exhaust system.
Hemen dituzue adibide batzuk.
Alcortan fabrikatutako piezak autorik onenetan erabiltzen dira, adibidez: Lamborghini, Land Rover, Nissan, BMW, Audi, Ferrari, Jaguar...
Alcortak elementu finitu bidezko esfortzu fisikoak nahiz forjaketa-prozesuko material-fluxua diseinatzeko eta simulatzeko baliabiderik aurreratuenak ditu. Horri esker, hainbat hobekuntza-iterazio egin ditzake piezaren azken geometria zehaztu aurretik.
Eskerrik asko Iñigo Loidiri denbora hori guri eskaintzeagatik eta emandako aholkuengatik!!!