Skip to main content

Heziketa Zikloak

Gure ziklo guztiak Euskeraz ematen dira

D hizkuntza eredua

2024-2025

EGUTEGIA

Azterketa Egutegiak
Sarrera betekizunak Lanbide Heziketako Ziklo bat egiteko

Sarrera Betekizunak

Erdi mailako teknikari ikasketak gauzatu ahal izateko, honako baldintzetako bat bete beharko da:

  • DBH
  • LH1
  • IEE1
  • BBB2 amaitua edo sarrera froga gainditua

 

 

Goi mailako teknikari ikasketak gauzatu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:

  • Edozein LOGSE Batxilergo
  • IEE 2
  • UBI
  • LH 2 amaitua edo sarrera froga gainditua.

Prest zaude lan praktikak egiteko?

Lanbide Heziketako ikasleek, bere bigarren urteko ikasketak amaitu ondoren, enpresa-praktikak egin behar ditu, 336 ordu sartuaz, gipuzkoako edo atzerriko enpresetan.

    • Gipuzkoako enpresetan

Ikasleek eskola-enpresa praktikak egin ahal izateko, ikastetxeak ehun enpresa baino gehiago ditu berarekin elkarlanean.

    • Atzerriko enpresetan

Lanbide Heziketa egin duten ikasleek, atzerriko enpresa batean praktikak egiteko aukera dauka, ERASMUS+ programaren bitartez.

Ikasleen lan munduratze estatistikak

Datu hauek 2017-18ko promozioko ikasleenak dira, eta neurketa 2019ko urtarrilean egin dugu (hau da, ikasketak bukatu eta 6 hilabete geroago).

Goi Mailako Ikasleak

Lanean edo Ikasten
95%
Lanean
67%
Ikasten
28%

Erdi Mailako Ikasleak

Lanean edo Ikasten
100%
Lanean
17%
Ikasten
83%

Albisteak

Heziketa Zikloekin zer ikusia duten azken albisteak

Hauek dira gurekin lan egiten duten enpresa batzuk

Enpresak

 

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programa

LH DUALA

Lanbide Heziketaren bidez gazteen langabezia-tasa handiak arintzeko neurriak sustatzeko, eta gazteen lanbide-kualifikazioa eta espezializazioa bultzatzeko, ikastetxeko irakatsi eta ikasteko prozesua eta enpresan lan egitea eta ikastea uztartzearen bitartez.

Helburuak

  • Programaren helburua da gazteei Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-prozesuaren bidez.
  • Ikastetxeak eskatzen dituen gaitasunen osagarri izango diren beste batzuk garatzea (talde-lana, erantzukizuna...); enpresa baten eguneroko martxa zertan den ikustea; lanbide batean jarduteko eta enpresa baten behar zehatzei erantzuteko ezagutza, trebetasunak eta abileziak  lortzea (espezialitateak).
  • Lanbide-heziketako ikastetxean lortutako gaitasunen eta lan-munduan behar direnen arteko aldeak minimizatzea.
  • Gazteak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko konponbideak bilatzen saiatzea.
  • Gazteak lan-munduan lehenago hastea, gazteen jarduera-tasa hobetuz, eta prestakuntzaren eta enpleguaren arteko lotura azaleratzen laguntzea.
  • Lan-merkatuan eskaintza eta eskaria hobeto uztar daitezen ahalbidetzea. Gazteei baliabide ekonomikoak eskuratzeko modua ematen die eta, aldi berean, kualifikazio profesionala eta lan-esperientzia egiaztatua lortzekoa.
  • Ikastetxearen eta enpresen arteko hurbilketa ahalbidetzea, eta hartara, edukiak eta pedagogia metodoak berritu daitezen bultzatzea.

Prestakuntza, Ikastetxean eta Enpresan

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatuentzako dago pentsatua; ikastetxe horiek 16 eta 30 urte bitarteko gazteak behar dituzte izan, lanbide-heziketako prestakuntza-zikloren batean matrikulatuta, halako moldez non ikasleek ikastetxean eta enpresan txandaka ikasteko aukera izango duten.

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala ikastetxeen eta enpresen baterako parte-hartzearen bidez garatuko da, eta enpresek ikastetxeen eskura jar ditzakete lanbide-modulu edo prestakuntza-modulu zehatz batzuk erabat edo partzialki emateko guneak, instalazioak edo adituak.

Ikastetxean, dagokion araudian ezarritako espezialitate edo titulazioetako irakasleek emango dituzte prestakuntza-jarduerak. Enpresak guneak, instalazioak eta langile adituak jarri ahal izango ditu bertan emango den prestakuntzarako.

Ikasleek enpresan egingo duten lanak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, produkzio-emaitza lortzeaz gainera, enpresan egindako lan horiek ikaskuntza bideratu behar dute, eta, azken finean, tituluari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta beste gaitasun pertsonal eta sozial batzuk eskuratzea bideratu behar dute.

Ikastetxean egindako prestakuntzaren iraupenak errespetatu beharko ditu, gutxienez, dagokion titulua sortzeko Errege Dekretuan modulu bakoitzari esleitutako orduak, eta ezingo ditu gainditu Euskal Autonomia Erkidegoko curriculuma ezartzeko Dekretuan modulu bakoitzarentzat ezarritako ordu-kopuruak.

Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuan oinarritutako programa batean parte hartzen duten ikasleak Lantokiko Prestakuntza modulua egitetik salbuetsita geratuko dira, erabat edo partzialki. Erabat salbuetsita geratzeko, kontratu-aldia urtebetekoa izan beharko da gutxienez. Proiektuari dagokion modulua, halakorik balego, enpresako lanaren testuinguruan garatu ahal izango da.

Programaren Modalitateak

Orokorrean, proiektuek kontuan hartuko dute heziketa-zikloaren lehenengo ikasturtea ikastetxean egitea, eta bigarren ikasturtea, berriz, ikastetxean eta enpresan egindako txandakako ikas-ekinezko prestakuntza izatea. Halaber, aurkeztu ahal izango dira txandakako aldiaren iraupen luzeagoa proposatzen duten proiektuak,  enpresa edo produkzio-sektore jakin batzuk eskatutako espezializazioarekin lotutako prestakuntza-alderdiak barnean hartu ahal izango dituztenak. Txandakako aldiaren urtebetetik gorako iraupena proposatzen duten proiektu horiek Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarritako eta baimendutako ereduen araberakoak izan beharko dute.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Lan Irteerak

Ziklo bakoitzaren lan irteeren arteko konparaketa

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
GMHZ  / 2 Urte
  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CADeko teknikaria.
  • Produktuak garatzeko teknikaria.
  • Matrizeak garatzeko teknikaria.
  • Tresnak garatzeko teknikaria.
  • Moldeak garatzeko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.
Automatizazio eta Robotika Industriala
GMHZ  / 2 urte
  • Proiektugile elektroteknikoa.
  • Automatizazioko teknikaria.
  • Industri instrumentazioko teknikaria.
  • Prozesu kontrolean teknikaria.
  • Makina elektrikoen erregulazio eta kontrolean teknikaria.
  • Industri elektronikan teknikaria.
  • Industri elektrizitatean teknikaria.
Fabrikazio mekanikoaren produkzioaren programazioa
GMHZ  / 2 urte
  • Mekanikako teknikaria.
  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
  • Erreserben arduraduna.
  • CNCko programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.
Mekatronika Industriala
GMHZ  / 2 urte
  • Industrial mantentze eta muntaiarako teknikaria.
  • Industrial mantentze eta muntaiarako antolakuntzako teknikaria.
  • Eraikuntzetarako instalazioen muntaiarako teknikaria.
  • Eraikuntza eta azalera handietako mantentzerako teknikaria.
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Lan Irteerak

Ziklo bakoitzaren lan irteeren arteko konparaketa

Instalazio elektriko eta automatikoak
EMHZ  / 2 Urte
  • Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
  • Eraikuntzako argiketaria.
  • Industria-argiketaria.
  • Mantentze-argiketaria.
  • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
Mekanizazioa
EMHZ  / 2 urte
  • Makina-erreminten langile doitzailea.
  • Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
  • Metalak lantzeko makinen eragilea.
  • Makina-erreminten eragilea.
  • Industria-roboten eragilea.
  • Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
  • Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.
2023-2024 ikasturtea

Ikaslearen Barne Araudia

ETHAZI

erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

ETHAZI eredua erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzan oinarritzen da, ikuspegi intermodal batekin, irakasle talde autogestionatuekin, gaitasunen bilakaerarako ebaluazioarekin eta ikasteko espazioen egokitzapenarekin.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00