Skip to main content

Batxilergoa

BATXILERGOA

Batxilergoko etapan, Oteitzan dugun eskaintza anitzarekin  ikasleak arlo ezberdinen ezagutza garatuko du. Amaitzean unibertsitate edo goi-mailako ikasketak egin ahal izango ditu. Honetarako, bidean, esperientzia eta hurbiltasunarekin,  metodologia berrietan murgilduz, ikasleari lanaren antolaketarako autonomia maila areagotzen laguntzen diogu.

Oteitza Lizeoko azken albisteak

Albisteak

Hiru arlo, hirurak D ereduan:

  • Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa
  • Zientzia eta teknologia batxilergoa
  • Batxilergo orokorra

 

  • 5 talde mailako
  • Taldeak osatzeko irizpide nagusia: oreka lortzea arlo guztietan
  • Tutoretzako talde txikiak, ez gela osokoak.  
  • Helburua: jarraipen pertsonalizatua

 

  • IKT baliabideak gela guztietan erabiltzeko aukera.
  • EHI-ko metodologien ezarpena: arlokako proiektuak, eta erronka interdisziplikarrak.
  • Ikasleen parte hartzea bultzatzen da: Agenda 30, Oteitza sarean, Kalapita ikasleen aldizkaria, azterketen egutegia, egun berezien antolaketa...
  • Ikastetxeko instalakuntzak orduz kanpo erabiltzeko aukera.
  • Azken urteotan emaitza oso onak
    • (Sarbide Ebaluazioa)
    • ​Batxilergoko sari bereziak​
  • Ikasle guztiek ebaluazioro ikasgai guztietan emaitza altxatzeko aukera
  • Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa aukeratu diren ikasgai guztietan, azterketa orokorra egin beharra, aurre-prestaketa modura.

Ikasleentzat ikasgaiak erakargarri egiteko jarduerak bultzatzen dira:

  • Surf ikastaroa Soinketa ikasgaian
  • Aisialdiko begirale titulurako ikastaroa (eskola orduz kanpo)
  • Hizkuntza ikasgaietan ziurtagiriak lortzea bultzatzen dugu.
  • Ikasgaietako irteera kulturalak antolatzen dira (antzerkiak, zientzia museoa, atzerriko irteerak, ...).
  • Ikasgai teknologikoetan, lanbide heziketako ikastetxea ere izanik, arlo praktikoa garatzeko aukera gauzatzen dugu.
  1. Ikasturtean zehar tutorea eta orientatzailea dira gehienbat, Oteitzako arduradun pedagogikoekin batera, ikaslearen orientazio pertsonal zein akademikoaz arduratzen direnak.
  2. Unean uneko Batxilergoaren ondorengo irteeratarako orientazio jarduera saioak antolatzen ditugu (Unibertsitatea nahiz Goi Mailako Zikloak):
    • Unibertsitate ezberdinetako aurkezpenak (Deustu, Nafarroa, Mondragon)
    • EHUko azoka eta gradu ezberdinetako jarduerak
    • Goi mailako zikloetako aukerakEnpresetara bisitak eta enpresetako ordezkarien aurkezpenak
    • Enpresetara bisitak eta enpresetako ordezkarien aurkezpenak
AURKEZPENA
AURKEZPENA
Lizeoko Aurkezpen bideoa
BIKAIN ZIURTAGIRIA
BIKAIN ZIURTAGIRIA
Urrezko domina lortu dugu!!!

EGUTEGIA

Jai Egunak

2022-2023 ikasturtean izango ditugun jai egunak.

Irailak 6 Elkano eguna
Irailak 9 Euskal Jaiak
Urriak 12 Pilarika eguna
Urriak 31, Azaroal 1 Santu Guztien zubia
Abenduak 6 Konstituzio eguna
Abenduak 8, 9 Inmakulada zubia
Abenduak 26 / Urtarrilak 6 Gabonetako oporrak
Urtarrilak 27 San Juan Bosco
Otsailak 20, 21 Inauteriak
Apirilak 3tik apirilak 14ra Aste Santuko oporrak
Maiatzak 1 Langileen eguna
Ekainak 26, 27 San Pelaio

pdf icon

Ebaluazio Azterketa Egutegia 22-23

ORDUTEGIA

1. BATXILERGOA

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
08:00-15:05 08:00-15:05 08:00-15:05 08:00-15:05 08:00-14.15

 

2. BATXILERGOA

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
08:00-15:05 08:00-15:05 08:00-14:15 08:00-15:05 08:00-14:15

 

 

 

  1. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua dutenek egin ahal izango dituzte Batxilergoko ikasketak.
  2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 eta 65.1 artikuluek aipatzen duten teknikari-tituluak dituztenek Batxilergoko modalitate guztietarako sarrera zuzena izango dute.
  3. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan jasotzen denari jarraiki, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-tituluak dituztenek Batxilergora sartzeko aukera izango dute.

Curriculuma garatzeko, Batxilergoan honako hezkuntza-konpetentzia orokorrak proposatzen dira:

  1. Modu autonomoan erantzukizunez bizitzen ikastea, norbere burua ezagutu, osasun mentala eta fisikoa zaindu eta ohitura osasuntsuak garatzen ikasiz. Gizaki guztion eta oraingo eta etorkizuneko belaunaldien ondarea diren naturaz eta natura-baliabideez modu erantzulean gozatzen ikastea.
  2. Ikasten eta pentsatzen ikastea, informazioa interpretatzen, sortzen eta ebaluatzen, erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak ikasiz, ezagutzaren eta esperientziaren askotariko arloetan arazoak identifikatu eta konpontzeko ezagutza zientifiko eta matematikoaren metodoak aplikatzen ikasiz.
  3. Hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzen ikastea, modu kritikoan erabiltzen eta interpretatzen ikastea hedabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta baita musika- eta gorputz-hizkuntza artistikoak, gorputz-hizkuntza plastikoak eta bisualak ere.
  4. Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta gatazka- egoeretan elkarrizketa eta negoziazioa erabiltzen, modu aktibo eta demokratikoan parte hartzen, taldean lan egiten eta elkarlanean jarduten eta aniztasuna errespetatzen ikasiz.
  5. Pertsona bezala garatzen ikasi, norbera izan, emozio negatiboak kontrolatu eta modu positiboan eta errealistean norbere burua baloratu, autonomoa eta norbere erabakien erantzulea izan eta printzipio etikoen arabera jardunez.

Ondokoak dira Batxilergoan oinarrizko gaitasunak:

  1. Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia
  2. Matematikarako konpententzia
  3. Zientziarako konpetentzia
  4. Teknologiarako konpetentzia
  5. Konpetentzia soziala eta zibikoa
  6. Arterako konpetentzia
  7. Konpetentzia motorra
2022-2023 ikasturtea

Batxilergoko Ikasgai Aukeraketa

Batxilergoko ikasgai aukeraketa.

 

Aurkezpen fitxategia

Batxilergoko ikasgai aukeraketa 22-23 ikasturterako

Curriculum BERRIA
1. Batxilergoa

2022-2023 ikasturtea

Hiru arlo, hirurak D ereduan:

  • Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa
  • Zientzia eta teknologia batxilergoa
  • Batxilergo orokorra

 

2021-2022 ikasturtea

Ikaslearen Barne Araudia

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00