Skip to main content
  • oxford test of english-eko 4 moduloak
    Oxford Test of English-eko C1 mailako azterketak

    Atsegin handiz iragartzen dugu hemendik aurrera gure ikastetxeak Oxford Test of English-eko C1 mailako azterketak zuzenean gure instalazioetan egiteko aukera eskainiko duela.

    Ekimen hau bikaintasun akademikoarekin eta gure ikasleen hizkuntza-gaitasunak indartzearekin dugun etengabeko konpromisoaren parte da. Oxford Test of English nazioartean onartutako ziurtagiria da, ingelesez ulertzeko eta adierazteko trebetasunak ebaluatzen dituena, eta gure ikastetxean bertan aurkezteko aukera izatea abantaila esanguratsua da maila aurreratua hizkuntzan ziurtatu nahi duten guztientzat.

  • Saritu denen argazkia
    Enbil Roteta Sariak II

    Aurten ere Enbil Roteta sariak banatu ditugu Oteitzako espedinte onenak dituzten ikasleen artean. 2. urtea da sari hauek banatzen ditugula, eta saritu bakoitzak 500 euro eraman ditu. Batzuk ikasten jarraitzeko erabiliko dute, beste batzuk aldiz bidaiatzeko. Baina izan berezi, berezi denak merezi!

  • Zergatik aukeratu duzu Oteitza zure EE ikasketak egiteko?
    Zergatik aukeratu duzu Oteitza zuren Erdi Mailako Elektrika ikasketak burutzeko?

    Horixe bera galdetu diegu gure ikasleetako batzuei. 

    Hona hemen beren argudioak jasotzen dituen bideotxo bat!

     

  • Drogomenpekotasuna klasean lantzeko saioa
    Drogomenpekotasuna klasean lantzeko saioa

    AGIPAD erakundeko Kristiñe Azpiazu izan dugu gurean, drogomenpekotasuna klasean lantzeko tresnak azaltzeko gure irakasleei.
     

  • Urrats bat jarduera
    Urrats bat jarduera

    Atzo goizean ASLE-k antolatutako jarduera bat izan genuen Oteitza Lizeo Politeknikoan, URRATS BAT ekimenaren barnean.

     

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00