Skip to main content
  • Ikasleak karta jokoan
    Euskararen arnasguneak

    UEMAkoak gurean izan dira soziolinguistikako batxilergoko ikasleekin tallerra egiteko. Arnasguneen inguruan aritu dira, eta hainbat dinamika egin dituzte horren inguruan hausnartzeko. Elkarlanean ikasi dute euskararen birikak direla arnasguneak, eta Urola Kostako herriak eta Oteitza ikastetxea izan daitezkeela horren adibide.

  • Mikroplastikoak bilatzen
    Mikroplastikoak hondartzan

    Gaurkoan Oteitzako ikasleak "Mikroplastikoak hondartzan" unitate didaktikoa lantzen egon dira. Ekintza hau Zarauzko udaletxe eta MATER museo ekoaktiboarekin elkarlanean burutu da. Bertan, herritarren zientziaren bidez itsas hondakinen eta mikroplastikoen analisia egin dute.

  • Oteitza Eguna
    Oteitza Eguna

    Urriak 21, Oteitza Eguna ospatu dugu Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle zein irakasleek.

  • Oteitzako btaxilergoko ikasleak talde argazki batean, surfa egin aurretik
    Surfa Batxilergoan

    Aurten ere Oteitza Lizeoko Batxilergoko ikasleek Surf ikastaroa izan dute Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren barnean.

  • David Bueno
    David Bueno: Antsietatearen kudeaketa

    David Bueno  biologian doktorea eta genetika irakaslea da Bartzelonako Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala eta akademikoa Bartzelonan eta Oxforden garatu da, garapenaren genetikan, neurozientzian eta giza jokabidearekin duten harremanean arreta jarriz.
    Irailaren 18an Modelo Zineman lehen saioa egin genuen Zarauzko beste hainbat ikastetxetako kiderekin.
    Antsietatearen Kudeaketaren gaiaren harira edo beste hainbat erlazionaturiko gaietan ditugun kezkak, zalantzak argitzeko Oteitzako irakasleontzat soilik den online saioa izan dugu.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00