Skip to main content
EUSKARAREN ALDE, AZAROAREN 4AN DENOK BILBORA

EUSKARAREN ALDE, AZAROAREN 4AN DENOK BILBORA

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararan sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Horregatik, Bilboko kaleak betetzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean.

Oteitza Lizeo Politeknikoko komunitateak bat egiten dugu deialdiarekin eta manifestazioan parte har dezazuen animatzen zaituztegu.


Bertaratzeko autobusak:
    • Zarautz. Zarauzko Zirika euskara elkarteak Bilbora joateko autobusa Lurraldebusen bidez antolatzea erabaki du. Bakoitzak hartu beharko du autobuserako bere txartela pesa.net/pesa/eu/compra atarian edo autobus geltokiko makinan. Txartela garaiz hartzeko deia egin dute.

    • Gainerako herrietatik joateko, informazioa udaletako euskara zerbitzuetan galde dezakezue.
 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00