Pasar al contenido principal
  • 2022ko urtarrilaren 26an Elkarbizitza-irteera Frantziako Saint Lary eski estazioan
    Oteitza, Saint Lary eski estazioan
    2022ko urtarrilaren 26an Elkarbizitza-irteera egin genuen. Ikastetxeko egunerokotasunetik kanpo, Oteitza Lizeo Politeknikoa osatzen dugun kideen arteko harremanak sustatzea da honen helburu.
  • S
    Oteitzako Espezializazioko ikasleek "GRI Flanges Iraeta" bisitatzen.

    Urtarrilean egindako azken bisitan, Zestoako Forjan izan ginen; liderra da energia eolikoaren sektorerako dorre eta briden fabrikazioan.
    Bertan dagoen Eneko Irulegik eta bere Instruktorearen laguntzaz (Asier), Espèzializaziorekin lotura egiten duen Dualeko formazio praktikoan lantzen ari den hainbat makina eta teknologia erakutsi ziguten.

  • Argazki galeria
    Oraingo honetan Espezializazio ikasleak Alcorta Forging Group lantokian izan dira bisitan

    Bertan, Iñigo Loidik erakutsi zigun egiten duten produktu mota.

    Lanaren alderdi nagusiak automobilgintza-osagaien diseinua eta fabrikazioa da, hiru adarretan: car body, engine/power train eta exhaust system.

    Hemen dituzue adibide batzuk.

    Alcortan fabrikatutako piezak autorik onenetan erabiltzen dira, adibidez: Lamborghini, Land Rover, Nissan, BMW, Audi, Ferrari,  Jaguar...

  • gabonak
    Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

    Amets guztiak bete dakizkizuela!

     

     

     

     

  • Argazki galeria
    Aste honetan Espezializazioko ikasleak Fresmak lantokian izan dira:

    Fresmak ARNOLD-ek presio handiko mordazak fabrikatzen ditu. 

    Bisita, Josean Aierbek gidatu du eta hainbat arlo erakutsi digu: saiakuntzen laborategia, kimikako laborategia, tailerra, biltegi automatikoa, muntaia, pintura, mantenua, bulego teknikoak...

    Mota guztietako mordazak fabrikatzen dituzte: presio handiko mordazak, plaka estatiko auto-zentratzaileak, lotura adimenduna, lotura bereziak, zero puntu sistema... Eta sortu berria duten sektore aeronautikoari zuzendutako pieza konplexuetarako estutze-sistema kimiko-mekanikoa.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00