Skip to main content
  • Argazki galeria
    Oteitzako gazteak esku bat botatzen!!!

    Pasa den asteartean, otsailak 15, Oteitzako 1. mailako Ziklo honetako “Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak” ikasleak parte hartu zuten Iruñako “AYUDA CONTENEDORES” GKE/ONG-arekin.

    Zarautzen egon ziren, Udaletxeak emandako 238 bizikleta jasotzen. Aspalditik kalean utzitako bizikletak dira eta inork erreklamatu ez dituenak.

    Orain GKE honek konpondu eta behar dituzten herrialdetara bidaliko dituzte.

     

  • Argazki galeria
    Espezializazioko ikasleak KENDU enpresan.
    Pasaden astean, Mikel Atxaren eskutik Kendu ezagutzeko aukera izan genuen. Kendu, 1976 urtean sortua, bere historian zehar, bere fabrikazio-eskaintza apurka-apurka hedatu du material eta estaldura berriak sartuz, baita geometria eta teknologia berrien garapenarekin ere, horien artean material ezberdinetarako Abiadura Handiko Mekanizaziora zuzendutako gama (altzairua, aluminioa, titanioa, grafitoa, etab.) Horrela, mekanizazio soluzioak industria-sektore zorrotzenetarako eskaintzen ditu: aeronautika, moldeak eta trokelak, kirurgia, automobilgintza, etab. Eskerrik asko emandako azalpen guztiengatik!!!
  • 2022ko urtarrilaren 26an Elkarbizitza-irteera Frantziako Saint Lary eski estazioan
    Oteitza, Saint Lary eski estazioan
    2022ko urtarrilaren 26an Elkarbizitza-irteera egin genuen. Ikastetxeko egunerokotasunetik kanpo, Oteitza Lizeo Politeknikoa osatzen dugun kideen arteko harremanak sustatzea da honen helburu.
  • S
    Oteitzako Espezializazioko ikasleek "GRI Flanges Iraeta" bisitatzen.

    Urtarrilean egindako azken bisitan, Zestoako Forjan izan ginen; liderra da energia eolikoaren sektorerako dorre eta briden fabrikazioan.
    Bertan dagoen Eneko Irulegik eta bere Instruktorearen laguntzaz (Asier), Espèzializaziorekin lotura egiten duen Dualeko formazio praktikoan lantzen ari den hainbat makina eta teknologia erakutsi ziguten.

  • Argazki galeria
    Oraingo honetan Espezializazio ikasleak Alcorta Forging Group lantokian izan dira bisitan

    Bertan, Iñigo Loidik erakutsi zigun egiten duten produktu mota.

    Lanaren alderdi nagusiak automobilgintza-osagaien diseinua eta fabrikazioa da, hiru adarretan: car body, engine/power train eta exhaust system.

    Hemen dituzue adibide batzuk.

    Alcortan fabrikatutako piezak autorik onenetan erabiltzen dira, adibidez: Lamborghini, Land Rover, Nissan, BMW, Audi, Ferrari,  Jaguar...

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00