ALCORTA FORGING bisita
Abenduaren 13an, Elgoibarren kokatuta dagoen ALCORTA FORGING enpresara egin zuten bisita espezializazioko ikasleak. Oraingo honetan Forjako prozesua ezagutzeko aukera izan dute, Asier Aranguren, trokelgintzako arduradunaren bitartez. Forjarako erabiltzen dituzten trokelak bertan fabrikatzen dira, eta jarraitzen den prozesu osoa ezagutu zuten: trokel motak, mekanizazio eragiketak eta erremintak, trokelen mantenua, etab...
Eskerrik asko Asier, emandako harrerarengatik.