Skip to main content
  • Ikasleak Klimb Zarautz rokodromoan eskalatzen
    Oteitza Lizeoko ikasleak Klimb Zarautz rokodromoan

    Gaur goizean, Jarduera fisikoa, aisia eta osasuna ikasgaiko ikasleek Klimb Zarautz rokodromoa bisitatu dute, eskalada praktikatzeko. Kirol-jarduera honen bidez, indarra, oreka eta koordinazioa lantzeko aukera izan dute, esperientzia berriak biziz. Ikasleek motibazio handiz parte hartu dute, eta jardunaldi dinamiko eta dibertigarria izan dute.

     

  • LANBIDE HEZIKETA ETA ENPLEGU AZOKA
    LANBIDE HEZIKETA ETA ENPLEGU AZOKA

    Lanbide Heziketaren eta Enpleguaren agertoki bilakatuko da, ZATOZ! LANBIDE HEZIKETA ETA ENPLEGU AZOKAren II edizioa.

    Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zein Garapen Agentzien eskaintza ezagutzeko 9 stand eta esperientzia errealak ezagutzeko aukera paregabea.

    DENOK GONBIDATUTA ZAUDETE!!

  • Taldeko argazkia
    Italiako eta Herbereetako ikasleak

    Lanbide Heziketako goi mailako ikasleek Italiako eta Herbereetako ikasleak jaso dituzte.

  • Thierry ikasleei azalpenak ematen
    MUSIKARIAK IKASTETXEAN: THIERRY BISCARI

    Ezaguna da musikak gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Kulturara gerturatzeko bide ezin hobea da musikarena. Hori dela eta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko, Musikariak Ikastetxeetan izeneko programa jarri du abian Eusko Jaurlaritzak. Gaurko honetan Thierry Biscari izan dugu gurean, eta Literaratura Unibertsaleko ikasleekin jardun da solasean.

  • Errealitate areagotua
    Errealitate areagotua

    Gure ikasleak muga berriak esploratzen ari dira errealitate areagotuko betaurrekoei esker, ikaskuntza praktikoa eta sormena indartzen dituen tresna batekin. 
    Diseinu interaktibotik hasita ingeniaritzako simulazio aurreratuetaraino, errealitate areagotuak beren ideiak modu berritzailean ikusi eta gauzatzeko aukera ematen die.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00