Skip to main content
dfd

ENBIL ROTETA ANAI-ARREBAK BEKA

2021eko uda amaieran, Oteitzako langileok albiste berezi bat jaso genuen: Xanti eta Pakita Enbil Roteta anai-arrebek herentziaren zati bat Oteitza Lizeo Politeknikoari utzi zioten, errekurtso ekonomiko urriko familiak eta espediente akademiko oneneko ikasleak laguntzeko bekak eman genitzan. Ordutik ibilbide luzea izan dugu. Lehendabiziko urtea herentziaren onarpenean, eta bigarren urte hau, beka hauek emateko baldintzak zehazten. Bitoriano Gandiaga Fundazioko Partaidetza Batzordeko kideak izan dira baldintza hauek zehaztu dituztenak eta ondoren Zaingo Batzordeko kideek onespena eman diete. Oteitza Lizeo Politeknikotik espediente akademiko onenagatik sarituak izan diren ikasleek, 500 euroko dirulaguntza jasoko dute. Ostiral honetan bertan, arratsaldez, beka hauen onuradun nor den adieraziko da. Honez gain, ikasturtean zehar egoera ekonomiko zailean dauden familiei laguntzeko bekak ere izango dira. Pakita eta Xanti Enbil Roteta Anai-Arrebak oso Zarauztar ezagunak ziren eta Zarauzko Frantziskotarrekin harreman handia zuten. Oteitzatik Eskerrak eman nahi dizkiegu beraien eskuzabaltasunagatik eta ikasleen onuran pentsatzeagatik.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00