ESKOLA AGENDA 2030
Hemezortzi urte pasa dira Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen hasi ginenetik, egun Eskolako Agenda 2030ean bihurtu dena. Agenda berri honetan Garapen Jasangarrirako 17 Helburu finkatu dira eta, aurten, iazko helburu berdina landu dugu, 15. helburua hain zuzen ere: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala denez iaz basoak landu genituen bezala, oraingoan larreetan, zelaietan eta larreetako loreetan jarri dugu arreta.
Pasa den astean burutu genuen udalbatzarra zarauzko gainontzeko ikastetxeekin batera. Uxue Iturralde eta Maddi Arrillaga ikasleak izan genituen oteitza ordezkatuz.
Datorren ikasturterako aukeratua dugu zein helburu garatu, zazpigarrena izango da, Energiari buruzkoa. Azken aldian gai honetaz asko hitz egiten denez, interesgarria izango delakoan gaude.
Zaindu gaitezen eta zaindu dezagun maite dugun hori!