Espezializazioko ikasleak Tknikan
Aste honetan, urriak 14, Espezializazioko ikasleak Tknikan izan dira.
Bertan, Gorka Baqueriza teknikariak Alderantzizko Ingeniaritzan aplikatzeko teknologia erakutsi digu: HandyScan eskanerraren eta VX-Model eta VX-Inspect software-en aplikazioak. Guzti honekin, 3D inpresioko proiektu berriak eta desberdinak ikusi ditugu.
Bestalde, Joxean Joubertekin Fabrikazio Gehigarri Metalikoaren aplikazioak ikusteko aukera izan genuen material hauetan: titanio eta altzairu herdoilgaitza. Tknologi honen helburua Plasma-arku eransketa bidezko soldadura prozesua eta robotaren programazioarekin piezen exekuzioa da.
Eta azkenik, Tknikarekin kolaboratzen ari den Oteitzako Aitor Azpirozek, Digitalizazioa 4.0 industriaren kasu praktikoa erakutsi zigun: prozesu industrialen eraldaketa digitala, bi lan-lerrotan oinarritua: Gauzen Internet industriala eta biki digitalak, abiarazte birtualerako.
Oteitzaren izenean mila esker erakutsitako instalazio eta azalpen guztiengatik!!!