IOT (Internet of Things) webinarra
Pasaden urriaren 25ean, Oteitza Lizeo Politeknikoaren eskutik, eskualdeko enpresei IOT (gauzen interneta) inguruko online jardunaldia eskaini da, eskualdeko hezkuntza honen ezagutza enpresetara gerturatzeko.
Hitzaldi teoriko-praktikoa izan da.
Deskribapena
Gauzen Interneta (IoT) da egunerokoan erabiltzen ditugun objektu fisikoek elkarrekin komunikatzeko eta elkar eragiteko duten gaitasuna, Internet edo beste komunikazio-sareen bidez.
Industria arloan, lehen konektibitaterik gabe lan egiten bazen ere, gaur egun makina-erreminta eta produktuak elkar komunikatuta daude. Komunikazio horrek produkzioaren monitorizazio prozesua berritzea eragin du.