Skip to main content
  • Argazki galeria
    Oteitza Lizeo Politeknikoa saritu dute 'Ekonomia zirkularra modelatuz' erakusketan

    Oteitzako 1. Diseinuko ikasleek “Ekonomia Zirkularra Modelatzen” IV edizioko eskultura lehiaketan parte hartu dute eta 2.000 euroko saria lortu dute!

    Proiektu honen helburua gizartea eta ikasleak orokorrean sentsibilizatzea da, hondakinen sorrerari lotutako arazoa eta honela hondakinen sorkuntza saihestu.

    Horretarako “Iraunkortasuna Betirako Mugimenduan” izena duen eskultura bat sortu dugu.
    Eskulturak noria baten itxura du, naturan dauden materialak erabilitakoan behin eta berrriz berrerabiltzeko asmoa irudikatzeko (ekonomia zirkularra).

  • ikastetxe akreditatua
    OXFORD TEST OF ENGLISH: B2 AZTERKETA, OTEITZA LIZEOAN

    Hurrengo azterketa deialdia: abenduak 13
    Izen emate epea oraindik zabalik, edonorentzat!
    Eskaera Oteitzako idazkaritzan.
    Informazio gehiago.
     

  • Aisiola hezitzaile ikastaroa
    Hezitzaile ikastaroan izen emateko epea zabalik!

    Aisiola Hezitzaile Eskolan bi ikasturtetan ikastaroa egin ahal izateko izen ematea zabaldu du! Ikastaro hau 16 urtetik gorako ikasleentzako izango da.  Abenduak 1era arte egongo da  izen emateko aukera.

    EZ UTZI IHES EGITEN AISIAREN OLATUARI, ETORRI AISIOLARA!

    Informazio gehiago.

  • EUSKARAREN ALDE, AZAROAREN 4AN DENOK BILBORA
    EUSKARAREN ALDE, AZAROAREN 4AN DENOK BILBORA
    Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararan sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Horregatik, Bilboko kaleak betetzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean. Oteitza Lizeo Politeknikoko komunitateak bat egiten dugu deialdiarekin eta manifestazioan parte har dezazuen animatzen zaituztegu.
  • Argazki galeria
    Seaskako Ikastolak bisitan

    Atzo Seaska, Iparraldeko ikastolen federazioko irakasle batzuek bisitatu gintuzten.
    Beraien helburua Hegoaldeko hainbat Lanbide Heziketako Ikastetxe ikustea zen, gero beraiek aztertu eta LHko titulazio berriak txertatzea.
    Animo eta zorte on ibilbide horretan!

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00