Skip to main content
  • Argazki galeria
    IOT (Internet of Things) webinarra

     

    Pasaden urriaren 25ean, Oteitza Lizeo Politeknikoaren eskutik, eskualdeko enpresei IOT (gauzen interneta) inguruko online jardunaldia eskaini da, eskualdeko hezkuntza honen ezagutza enpresetara gerturatzeko.
    Hitzaldi teoriko-praktikoa izan da.

    Deskribapena

    Gauzen Interneta (IoT) da egunerokoan erabiltzen ditugun objektu fisikoek elkarrekin komunikatzeko eta elkar eragiteko duten gaitasuna, Internet edo beste komunikazio-sareen bidez.

  • Argazki galeria
    Adimen Artifiziala lantzen Lanbide Heziketan

    Joan den astean, HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak eVET4AI Erasmus proiektuko bazkideen bilera egin zuen Oteitza Lizeo Politeknikoan (Zarautz) (ITKAM, Confindu«Veneto - SIAV, HETEL, ECOLE, Cooperation Bancaire pour L اEurope, Qualifizierungszentrum Region Riesa GmbH).

    EVET4AI proiektuaren helburua mekanikaren arloko irakasleei tresna digital berriak eskaintzea da, trebetasun digital berriak garatzeko eta irakaskuntza-metodologia berrien erabileran konfiantza emateko.

  • Argazki galeria
    EUSKARALDIA

    Aste honetan, ostiralean egingo den Euskaraldiko aurkezpenera gonbidatuta zaudete!
    Ekitaldi zoragarria prestatu da!!!

  • ERRONKA 0
    ERRONKA 0 22-23 IKASTURTEA

    Oteitzaren helburuetako bat ikasleekin beraientzat ikaskuntza-testuinguru berria den ETekin HAndiko ZIkloetan (ETHAZI) lan egitea da.

    Hori lortzeko, ikasleek ikasturtean zehar erabiliko den ikaskuntza eredua ezagutu eta bizi behar dute (erronketan oinarrituta elkarlaneko ikaskuntza).

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00