Pasar al contenido principal
  • Ikasleek opari ederra egin zioten bere azken klase egunean
    Juan Luis Caminori omenaldia
    Juan Luis Camino, Oteitza lizeoko irakaslea, bere irakaskuntza ibilbide luzeari amaiera ematear dago. Ikasleek opari ederra egin zioten bere azken klase egunean.
  • 3D inprimagailuen osagaiak eta mantentze-lanak
    3D inprimagailuen osagaiak eta mantentze-lanak

    Martxoaren 19an, Luis Urresti bertaratu zitzaigun Diseinuko eta Mekatronikako 1. mailako ikasleei hitzalditxo bat ematera. "3D inprimagailuen osagaiak eta mantentze-lanak" izan zen hitzaldiaren izenburua.

  • Emakumeak zientzian
    EMAKUMEAK ZIENTZIAN

    1.batxilergoko zientzia eta teknologia modalitateko ikasleek  EHUko informatika fakultateko emakume zientzialarien hitzaldia jaso dute eta kriptografiaren inguruko tailer ra burutu ahal izan dute.
    Emakumeak zientzian erakundeak martxan jarri duen “Eskolara itzulera” ekintzeetako bat izan da gaurkoa, emakume zientzialarien lana ikusarazi eta ikasleengan bokazio zientifiko-teknologikoa pizteko.

  • Ikasle ohiak beren bizipenak azaltzen
    Ikasle ohien bizipenak

    Batxilergoko 1. mailako giza-gizarte eta orokorreko ikasleek Oteitzako 6 ikasle ohien bizipenak entzuteko aukera izan dute gaurkoan. Oso interesgarria izan da! Mila esker!

  • Ahulkiak nola konpondu azaltzen
    Oteitza Monte Albertia

     

    Bi ikastetxeen arteko elkarlana bultzatze aldera Mekatronikako 1. mailako ikasleek Monte Albertiako ikasleei etxerako zein zentro estetiko baterako oinarrizko konponketak nola egin erakutsi zieten: horman zuloak egin eta esekitokiak zintzilikatu, zuloak estali, bonbillak eta etengailuak aldatu, txorrotak askatu eta konpondu, buxadurak detektatu... Trukean, Mekatronikako ikasleek ilea mosteko, depilatzeko, azkazalak margotzeko edo masaje bat jasotzeko aukera edukiko dute Monte Albertiako ikasleengandik.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00