Skip to main content
hessian evet4ai

e-vet4ai LTTA FRANKFURTEN

e-VET4AI PROIEKTUAREN JARRAIPENA FRANKFURTEN
Martxoaren 28tik 30era, Oteitzako 5 langile Alemaniako Frankfurt-eko Fraport AG enpresan, Darmstadt-eko Unibertsitatean eta hessian.AI enpresan egon ziren, Hetel-eko e-VET4AI proiektuaren harira.

e-VET4AI proiektua Erasmus+ KA2-k kofinantzatutako proiektua da. Bere helburua bizi dugun aro digital berrian sor daitezkeen aukera berriak identifikatzea da (Big data, machine learning, adimen artifiziala, errealitate areagotua, ...) eta letorkeenerako prest egoteko lanbide heziketako irakasleak formatzeko edukiz beteriko plataforma bat sortzea.

Workshop ezberdinetan proiektuan lankide ditugun Alemania, Belgika eta Italiako egoeraren berri jaso eta irakasleen formakuntza saioei bide eman zitzaien.

#oteitzasarean #oteitzabizikidetza #hetel #abantean

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00